
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Lan-mahaian itsatsi dut amamaren argazkia: azpian dudan kaktus txikia ureztatzen du orain.
Hari begira, gaur jabetu naiz ia ez dela bere ezer geratzen hemen. Bere etxea zen hau, baina bere etxea jada ez dago, eta ez da itzuliko, ezta bera ere, bere ur-begiekin.
Hil zenean zituen gauza guztien hirukoitza garraiatzen dut nik adin herenarekin. Bere gauza urriak banatu zirenean, zapi bat egokitu zitzaidan eta narruzko poltsa bat eta kandela luzez betetako kaxa bat berreskuratu ditut gaur garajetik. Leila Guerrierok esango luke: zertarako ez dakit, edo bai, zerbait izugarrirako; esateko —zuri?—, nik —inguruan geratzen den zure biloba bakarrak—, arrazoia zenuela eta gero ez dagoela ezer, baina, hala ere, oraindik igarotzen zarela hemendik tarteka. Esateko —zuri—: “Hemen dago behin zurea izan zena: zure azken gauzak, ni”.