
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Udazken igande batez
mendira igo ginen
tontorrik egin gabe,
masusta mordo bat bildu
eta ur lila bat zabaldu zen
nire gerriko poltsan;
marmelada egin genuen
gurea ez zen etxe batean.
Goizean lo hartu eta
presaka abiatu ginen lanera,
barru gaiztotik algarara
egin bidean. Berandu
iritsiko ginela erabaki genuen.
Kafe bat hartzera gelditu
gasolindegi batean
eta inoizko croissant gozoenak
deskubritu
bizitzen ari ginen guztia.