Egunen alde zuria
Egunen alde zuria
2026, nobela
224 orrialde
978-84-19570-70-3
Azala: Helena Goņi
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
2021, poesia
Egunen alde zuria
2026, nobela
224 orrialde
978-84-19570-70-3
aurkibidea

Aurkibidea

Gelan bertan...

Urtarrilean itzuli nintzenean...

Den-dena entzuten da...

Hemen jaio zen aita...

Batzuetan, joaten denean...

Gari-soroak...

Ogia egin nuen atzo...

15:02

Etxean egon arren...

Enkargu bat...

Eta, zer egiten duzu...

Lan-mahaian itsatsi dut...

1966

Martxoko lehen astelehena...

Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...

Lepoa ez datorkit bere onera...

09:52

Has gaitezen lehenbailehen...

Eliserekin bideodeia...

Lurrazalean bere putzuak...

Osabak bohemioa deitzen dio...

Bi zakurri begira nago...

Bakoitzak bere herria...

1974

Insomnio-gauen...

18:38

Lagunen ohitura da...

Izena...

Itoitzek, Aiak eta hirurok...

Garai bateko kandelak...

1965

Udaberri hasieran...

Hodeian zenbait gauza ordenatzen...

Lanbroa desegitean...

Zazpietan hasi eta...

Zenbat gauza...

Aiaren deia...

Bohemiaren ideia...

22:06

Ez nekien...

1977

Poesiaren erabilera nagusia...

Lortu dut...

Ahateak ikusten ditut...

Ez du argitu oraindik...

Eguerdiko ordu biak...

Manexen ahots-mezua...

1989

Ahoa zabal-zabal...

Poesiak mundu hau...

Aspaldi ikusten ez nuen...

Aiaren mezua...

Kaixo, familia...

Erosketekin etxerantz...

1994

Bizitokiz aldatu da...

Zeru ugari...

Oso bero eman dute...

00:12

Gurasoen etxeko loreak...

Egun batzuetan...

Zortzi edo bederatzi urte nituenean...

Kate Zambrenoren...

16:07

Inoiz ezagutu dudan...

2008

Hegoaren herriko jaiak dira...

Beņaten postal mugikor bat...

Udazken igande batez...

Itzal bat atarian...

Bada gela bat...

Itoitzekin geratu naiz...

Lur egon zen atzo etxean...

Gauza handia da...

Pisu bat ikustera noa...

Gurasoak ere bueltan...

Batzuetan pentsatzen dut...

10:14

Itoitzen amona hil da...

Bi mende eman ditugu...

Hitzordu bat eskatuz...

Euroa. 30 galdera praktiko...

1980

Egun ona lan-mahaian...

Ez dakit nola...

Geratzen den denboraren kalkulua...

Denbora zifretan jartzea...

Esnatu...

1968

Parranda egin genuen atzo...

21:24

Txilek maiteminduta zeukan Andrea...

Loaren profesionala...

Bakerik ez dudanetan...

Abiadura kontua da...

Manexen etxean...

1931

Hegoa etorri da...

Ikasle garaian...

Editore italiar bati...

1999

Azaroa zen...

Antonio Morra...

Etxean sartu eta gutxira...

Ez neukan arrastorik ere...

Larunbat goiz lasai bat...

1971

1986

Egunen jarioari amore ematea...

Medikuarengana...

07:02

Gau bateko lagun bat...

Batzuetan liburu bat...

Beņaten herrian...

Baikorra naizela...

Aita bisitatzera...

Izebak argitu didanagatik...

Hemen pasatu beharrekoak...

Hegoak dio...

Ikaskide ohi batekin...

06:41

Lurrekin igaro dut...

Izebak berreskuratu zituen...

2005

Etxe bat ezkutaleku bat da...

Isiltasuna...

Mma etxe aurretik...

2017

Artean gaua denean...

Umeak...

Lagun batentzat...

Idaztea zera esatea da...

Jatetxedun gasolindegi bat...

1983

19:32

Izango den hori...

Leku gutxitan egiten da lo...

1958

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Gelan bertan...

Urtarrilean itzuli nintzenean...

Den-dena entzuten da...

Hemen jaio zen aita...

Batzuetan, joaten denean...

Gari-soroak...

Ogia egin nuen atzo...

15:02

Etxean egon arren...

Enkargu bat...

Eta, zer egiten duzu...

Lan-mahaian itsatsi dut...

1966

Martxoko lehen astelehena...

Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...

Lepoa ez datorkit bere onera...

09:52

Has gaitezen lehenbailehen...

Eliserekin bideodeia...

Lurrazalean bere putzuak...

Osabak bohemioa deitzen dio...

Bi zakurri begira nago...

Bakoitzak bere herria...

1974

Insomnio-gauen...

18:38

Lagunen ohitura da...

Izena...

Itoitzek, Aiak eta hirurok...

Garai bateko kandelak...

1965

Udaberri hasieran...

Hodeian zenbait gauza ordenatzen...

Lanbroa desegitean...

Zazpietan hasi eta...

Zenbat gauza...

Aiaren deia...

Bohemiaren ideia...

22:06

Ez nekien...

1977

Poesiaren erabilera nagusia...

Lortu dut...

Ahateak ikusten ditut...

Ez du argitu oraindik...

Eguerdiko ordu biak...

Manexen ahots-mezua...

1989

Ahoa zabal-zabal...

Poesiak mundu hau...

Aspaldi ikusten ez nuen...

Aiaren mezua...

Kaixo, familia...

Erosketekin etxerantz...

1994

Bizitokiz aldatu da...

Zeru ugari...

Oso bero eman dute...

00:12

Gurasoen etxeko loreak...

Egun batzuetan...

Zortzi edo bederatzi urte nituenean...

Kate Zambrenoren...

16:07

Inoiz ezagutu dudan...

2008

Hegoaren herriko jaiak dira...

Beņaten postal mugikor bat...

Udazken igande batez...

Itzal bat atarian...

Bada gela bat...

Itoitzekin geratu naiz...

Lur egon zen atzo etxean...

Gauza handia da...

Pisu bat ikustera noa...

Gurasoak ere bueltan...

Batzuetan pentsatzen dut...

10:14

Itoitzen amona hil da...

Bi mende eman ditugu...

Hitzordu bat eskatuz...

Euroa. 30 galdera praktiko...

1980

Egun ona lan-mahaian...

Ez dakit nola...

Geratzen den denboraren kalkulua...

Denbora zifretan jartzea...

Esnatu...

1968

Parranda egin genuen atzo...

21:24

Txilek maiteminduta zeukan Andrea...

Loaren profesionala...

Bakerik ez dudanetan...

Abiadura kontua da...

Manexen etxean...

1931

Hegoa etorri da...

Ikasle garaian...

Editore italiar bati...

1999

Azaroa zen...

Antonio Morra...

Etxean sartu eta gutxira...

Ez neukan arrastorik ere...

Larunbat goiz lasai bat...

1971

1986

Egunen jarioari amore ematea...

Medikuarengana...

07:02

Gau bateko lagun bat...

Batzuetan liburu bat...

Beņaten herrian...

Baikorra naizela...

Aita bisitatzera...

Izebak argitu didanagatik...

Hemen pasatu beharrekoak...

Hegoak dio...

Ikaskide ohi batekin...

06:41

Lurrekin igaro dut...

Izebak berreskuratu zituen...

2005

Etxe bat ezkutaleku bat da...

Isiltasuna...

Mma etxe aurretik...

2017

Artean gaua denean...

Umeak...

Lagun batentzat...

Idaztea zera esatea da...

Jatetxedun gasolindegi bat...

1983

19:32

Izango den hori...

Leku gutxitan egiten da lo...

1958

 

 

Besaulkia leiho kontran jarrita, bazkaltzen ari zen heldu naizenean; udare mailatu baten tonuko purea, arrain egosia, marrubizko jogurta.

      — Begira, Joana, itsasoaren lehen ilara —baina begiratu dut, momentu batean itsasoa ikustea aukera bat balitz bezala, eta ez; mendia janda eta obra batzuk geldi.

      Ohera sartzen lagundu diot gero eta Atahualpa Yupanqui kantatu dit, zatitxo bat, Te voy a dar un remedio que es muy bueno pa’las penas, grasita de iguana macho, mezcladita con yerbabuena. Irribarre egin dut, eta malko-tropa sentitu bizkarrean gora. Dena ondo joango da, aita. Beti esan didazu behar izan dudanetan.

      Sueroaren kableekin ernegatzen hasi da gutxira. Zeuden lekuan ez, alboko kakotik beharko lukeela poltsak, eta nik ondo dagoela, baina berak ezetz, bazkaltzeko mugitu diotela, zerbait ez dagoela behar bezala orain, eta hor lurrundu da osorik hunkidura. Botoia sakatu du azkenean eta berehala agertu da erizain bat, pijama arrosaz eta azala beltzarandua, sasoiz kanpoko opor batzuetatik bueltatu berri bezala.

      Aita euskaraz hasi da azalpenak ematen eta gaztelaniaz egin dio hark; gaztelaniara pasatu garenean, euskarara pasatu da hura: Lasai, ondo, Iņaki.

      Lotarako pertsiana jaistea nahi zuen galdetu diot, baina nahiago dagoenetan uztea, albokoengatik. Irudi iraulia da albokoa: gazte bat ohean eta gizon nagusitzen hasia zutik. Euskaldunak dira, aitak baxu, eta bere ama etorri zait gogora, hark ere nabarmendu egingo lukeela, harridura hutsagatik, eskola urte apurretan jasotako zigorrak gogoan, akaso. Buruaren abiadura; irudi bat derrepente, gabonak, amama gutun-azal txikitan biloboi dirua banatzen, harizkoa zirudien bere letrarekin idatzita bakoitzaren izena bic urdinean, nirea aldiro diferente, Yoana, Joanna, Ioana.

      Lanetik heldu denean, aitari kiku bat egin eta bazkaltzera jaitsi gara ama eta biok kafetegira. Hilekoa jaistear dudala, hori ere izango dela, baina pisu handia sentitzen dudala gaur, nahasmendua, negargura. Hala atera zait, eta hortik aurrera esan nezakeen guztiari garrantzia kentzeko prestatu da, aulkia aurreratu eta eskuak kokospean biltzeko egin duen keinuan nabaritu diot.

      Jan egiten nauela batzuetan egunak, hainbeste denbora nire airera, hainbeste denbora etxean, epe ertainean lanik izango dudan ziurtasunik gabe, ez dakidala norantz egin, jakin beharko nituzkeela zenbait gauza honezkero.

      — Banan, Joana —gelditu nau—, gauzak banan. Zuri ikasi dizudan zerbait da.

      — Nola, niri? —ahalik eta sakonen hartu arnasa.

      Hizketan jarraituko nuen itxura guztia zuen, baina aulkiaren bizkarraldera bota dut gorputza, besoak gurutzatu ditut bularren azpian eta leihotik begira jarri naiz. Jendea norabide ugaritan, bakoitza bere egunaren atzetik. Mezu bat sartu zait patrikan; Beņat da aitaz galdezka; erantzun, gailua mututu eta berriz nago amarekin. Fuerte daukat begira, kokotsaren eta bi ukalondoen arteko triangelua desegin eta kafe bila doa biontzat.

      — Ez dakit dakizun, baina batzuetan ikusten zaitut eta pentsatzen dut, den-dena izan du-eta honek —nire estualdiarekiko batere errukirik gabe segitzen du—. Nik ez dut uste zuk bezainbeste aukera izan dudanik, ezta neure buruarekin bakarrik egoteko ere.

      Esan diot agian izango duela oraindik, baina begirada okertu eta non gauden gogorarazi dit, egoera horren aldaera bati iskin egin berritan. Arantza bat baduela, bide batez esan, Bordelera bisitan bakarrik etorri ez izana eta bere kasa paseatu hiritik. Egingo dugula esan diot.

      — Nik ere izan nuen momentu larri bat zu orain zarena baino gaztexeagoa nintzenean. Oso denbora gutxian ordura arteko nire lagun taldea desegiten hasi zen, eta oso ondo akordatzen naiz orduko beldur moduko batekin. Zure aita orduan azaldu zen eta horregatik ere lotu nintzen ni harengana. Ondo pasatzen genuen, elkar zaintzen genuen, baina nik ez nituen gauzak batere garbi, eta uste dut beretzat ere antzera izan zela nirekin.

      Fuerte segitzen du begiratzen, aspaldi inork ez bezain zuzen, eta nire ama ez balitz beste inori eutsi ezingo niokeen zerbaiti eusten ari natzaiola sentitu dut.

      — Gurasoenetik lehenbailehen alde egin nahi nuelako ere ezkondu nintzen ni zure aitarekin. Oso zaharra geratu da hori orain, baina hala zen, edo niretzat behintzat hori zen etxetik ateratzeko orduan ikusten nuen modu bakarra. Eta etxetik ateratzeko behar handia nuen. Zuek beste modu batera hazi zarete, ez beti onerako, nire ustez, badakizu. Baina ikusten zaitut zure joan-etorri horien guztien erdian eta iruditzen zait gauzen gainean erabakitzeko askoz askatasun handiagoa izan duzula, eta hori, Joana, gauza handia da —gero eta gehiago dira malko-tropan, eusten jarraitzen dut; nola da posible andre honengandik heldu izana ni mundura?—. Izan dudan lana ere ez da inoiz izan nik amestutakoa, baina guk ikasketak amaitu genituenean langabezia ikaragarria zegoen, eta ateratzen zenari bi eskuekin heldu genion. Hasieran hamar ordu ere egiten nituen nik egunero. Egon zen momentu bat non dena pikutara bidaltzekotan egon nintzen. Amak aguantatzeko esan zidan, ahal zuen guztian saiatzen zela laguntzen bera, arropekin, jatorduekin, baina benetan, ezin nuen gehiago. Aitak esan zidan ondo pentsatzeko, behin bizitzen dela bat eta ondo pentsatzeko. Eta auskalo; aitari kasu egin izan banio akaso zabuka ibili izango nintzen gero. Segitu egin nuen, eta denborarekin gauzak hobetu egin direla sentitzen dut orain.

      — Akordatzen amamak nola esaten zuen berak behetik gora egin zuela, baina guri ez ote zitzaigun tokatuko goitik behera egitea? Argia konbentzituta dago baietz; nahi beste plan egin ditzakegula, baina edozein unetan bota gaitzaketela etxetik. Ez dakit. Batzuetan kezkatzen nau zeri uko egiteko prest egongo ote garen. Batzuetan pentsatzen dut, zein uste dut naizela munduak modu honetan min eman diezadan.

      Fuerte oraindik begirasuna, jakin nahiko nuke ondo ari naizen ala gehitxo izaten ari ote den. Buelta bat eman nahiko balie bezala batu ditu esandakoak, autora lagundu dit, eta aitarenganantz abiatu da azkenean.

      Esna? idatziko dit handik ordu batzuetara, eta lagunekin trago batzuk hartzetik bueltan irakurriko dut, sofan lo geratu eta esnatzean; esna ez, behingoagatik lo seko, ama. Zer da?, idatziko diot, baina beranduegi. Goiz berriak zerbait ezabatuko du eta ez dut inoiz jakingo zer zen soilik gauaren bultzadari esker esan nahi zidan hori.