
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
22:06
Dantzan ispilu aurrean, dantzan-dantzan, nire erritmora mugitzera behartu dudan horri begirada biluztu guran. Olioa zabaltzen dut azal osoan —narrasti bat naiz—, nire zain-errekak, muinoak, ile-putzuak, balen kontra ere babestu ahalko ninduke geruza itsaskor honek. Dantzan orain, dantzan-dantzan-dantzan, kantuak kanpotik ikusgaitz baina barruan festa tzar bat inprobisatu balu bezala, festa sekretu bat; erraldoi ditut begiak —Pachydactylus rangei bat naiz— eta langelatik logelako ispilura ekarri dudan andreak soroa ureztatzen segitzen du, bost inporta hari festak.