
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Izango den hori izeneko liburua irakurri nuen atzo Lurrekin liburutegian. Mailegatzen amaitu nuen eta hemen nago, arratsalde osoa puskak biltzen aritu ostean, berrirakurtzen.
duela milaka milioi urte, Lurra eratu zen
duela milioika urte, dinosauroak bizi ziren gure planetan
duela ehunka mila urte, herriek migratu egin zuten
duela bost mila urte, gauza erraldoiak eraiki genituen
duela ehun urte, bidaia batek luze irauten zuen
duela hamar urte, paisaiak beste itxura bat zuen
duela urtebete, hegaztiak hegoalderantz zihoazen
duela hilabete, artean udazkena zen
duela astebete, herria jaietan zen
duela egun bat, eguraldi txakurra genuen
duela ordubete, eguzkia oheratu da
duela minutu bat, argiak itzali ditugu
Orriak, pasatu ahala, txikitzen doaz tamainaz eta oraina orri txiki-txiki bat da, nirekin eraman ohi dudan koadernoko orrien neurrikoa. “Orain! Eskatu desio bat!”, eta izar uxo bat ageri da. Eta hortik aurrera, apurka-apurka, handitzen doaz berriz ere orrialdeak.
noiz esnatuko zara bihar goizean?
non izango zara bihar bazkalostean?
zer egingo duzu bihar iluntzean?
zer gertatuko da asteburu honetan?
norekin elkartuko zara hilabete barru?
nola ospatuko duzu zure urtebetetzea datorren urtean?
non biziko zara hamar urte barru?
zer deskubrituko duzu heldu egiten zarenean?
zerk markatuko zaitu betiko?
izango duzu haurrik egunen batean?
zer gogoratuko duzu zaharra zarenean?
zein da zure desiorik maiteena etorkizunerako?
Aurrekoan, bazkari handi baten ostean, atari baten pareta kontran eseri ginen Itoitz eta biok Lurrekin, bera gure artean, harroxko, gure arreta osoa zuela ohartuta. Beste liburu bat zen, Manex ere batu zen gutxira, eta hunkitu egin nintzen, une batez iruditu zitzaidanean guretzat ari ginela sakonean, munduan dauden gauza eder guztiak ospatzen, ozeanoak daude, pailazoak, urtaroak, katagorriak, kometak, hartzak, hartzak daude, Lur!