
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
1966
Mutiko bat harraskan, galtzontzillo txikitan zutik. Zapatu iluntzea da eta andre batek belaunak igurzten dizkio, esponja eta xaboia, zerbait sutan duen bitartean —ketxo bat sukaldean, ahoak izerditan—; hirugihar errearen mokadua luzatu dio bukatzean. Telebistan zezenak, eta mutikoa, garbi eta izu, azpiko altzarian gordeta. Ekaitza dator eta argia eramango du iristean, telebista itzali. Kandela luzexkak sartuko dituzte orduan botila hutsen ahoetan eta berriketa isiotuko da mahai-bueltan; mutikoa ere han, itzal-argiei adi.