
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Itoitzekin geratu naiz gosaltzeko, buelta bat emateko.
Uda hasi zenetik beherakada izan duen amona zaintzen dabil egunotan eta hura lehenengo ile-apaindegira eta gero lagunengana eraman duen tartea aprobetxatu dugu egoteko. Portugal iparraldetik ibili da eta gustura egon naiz hango berri entzuten, neure burua ez den zerbait entzuten. Ohartu berri da amonaren bloke guztian andre alargunak bizi direla, lehen solairutik seigarreneraino, etxe huts pare bat aparte, eta inpresionatuta dauka irudiak.
Kontatu dit duela pare bat egun, balkoian zeudela iluntzeko freskuran, suhiltzaileak agertu zirela bi bloke aurrerago; tarte batez egon zirela begira, baina ez zutela jakiterik izan zer ari zen gertatzen. Bart jakin du: beste andre alargun bat etxean giltzapetu zen etxekoek zahar-etxera eraman zezatela eragozteko.
— Atea altzariekin blokeatu eta pertsiana guztiak beheraino botata han andrea, 89 urte handirekin.
Barre egin dugu, ez ozenegi ere, eta konturatu naiz ez garela gai geure buruak adin horrekin irudikatzeko.
Amonari kontatu dionean, normala, Itoitz, esan omen dio, ibili izan dugun abiadarekin, begira orain, begiratu gure egunak, ondo diferenteak ezagutu dugun bizitzarekin.