
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
00:12
Lo nengoelakoan, baina nola, nire parte bat zaindari dago soinu batek esnatu duenean; leiho-atea da kolpeka. Jaiki, itxi, eta buelta ohera. Haizea txistuka, fiu-fiu, ametsen zelatan. Baina amets egiteko lo behar nuke, eta ezin: beroegi dago. Jaiki, leihoa alderik alde ireki, eta marmar bat orain: nire parte batek gehiago jakin nahi du, beste batek lo egin. Etzan, begiak itxi, kirikatzera jaiki: hiru emakume hijabarekin zuhaiztian aurrera, barrez lehertzen haizearen kontra.