
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Eliserekin bideodeia: eginda banaketa: mundu klasikoa beretzat, garaikidea niretzat.
Inori ezer ez aipatzeko asmoa banuen ere —berekin zaila da, Eliseren bihotz handi beterano hori magal bat da—, antsietatea berriz inguratzen sumatzen dudala kontatzen amaitu dut. Zerura begiratzeko diost, probatzeko, berari balio izaten diola.
Bazkalostean, dena bere horretan utzi eta duela egun pare bat garajetik berreskuratu nuen marradun hamaka horixkan etzan naiz terrazan.
Albo batetik sartu den laino bat bezala heldu zait orduan Beņatek atzo esandako zerbait. Irribarrea behartu dit eta maite dut hori lortzen duenean: Batzuetan ez dakit zer irudi daukazun nire bizitzaz, Joana. Zuri entzunda ematen du PortAventura dela, eta ez da Igeldoko parkea izatera ere iristen.
Zerura begira jarraitu dut.
Nahi dutena esango dute, baina, azken egunaren ostean, hara igo nahi dut nik ere.