
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Manexen etxean tokatzen da gaur afaria —bakarra da gaur nahiago lukeena parrandan atera— eta erosketekin laguntzeko eskaini dut neure burua.
Guakamolea, azenarioak, piper berde minak, mozzarela eta tomatea, patatak, hanburgesak, laranja eta txokolatezko trentza, zerbezak. Poltsak oinetan, igogailua heldu zain geundela, hamasei bat urteko hiru gazte atera dira. Apenas begiratu ditugun: apenas begiratu gaituzten. Igogailuko atea itxi bezain pronto, ordea, haien gorputzen uharak blaitu gaitu: lurrin pegakor bat, banillazkoa eta mentolatua, lehorra eta azidoa. Hiru gazteren potentzial taupakaria. Marcel Duchampen arrasto azpiarina da, arnasa hartzen dugun aldiro saihetsen artean —ispiluko gure irudiei begira gaude— eta denboran —beste ostiral batzuen akordua dakar eta beste ostiral batzuen promesa— hazten ari zaiguna.
— Hartu fuerte, ea itsasten zaigun —Manexek.
Egunak dira Mma ez dela etxe ingurutik ageri eta buruan dabilkit, non egongo den, ondo egongo ote den. Kanpoan uzten diodan janak desagertzen jarraitzen du; bizirik dago, aparteko maitasun beharrik gabe antza.
Bere autonomian pentsatzen dut, norbaitekin elkartuko ote den gauaren ibilguetan ala bakarrik —pozik eta libre— ibiliko den hortik zehar.