
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Eguerdiko ordu biak, Bordeleko Burtsa plaza. Eraikin zurietan bandera zuriak eta protestara elkartutako jendearen artean zimur-itsaso bat turista saldoaren artetik bidea zabaltzen.
Geldialdi baten ostean, berriz abantean, bi lagun kontrako norantzan, eta haietako bat, aurpegia osorik intxaurtuta, behatz potoloei beherantz temaz sakatzen, parte nintzen giza multzoari begira. Gaizki ari ginela, nazka emateko beste ia, hori ulertu nuen.
Gure arteko bat multzotik atera, eta eskuetan zeramatzan marakak astinduz uxatu zuen gizona, txaka-txaka, arao milenarioren bat igorriz bezala, txaka-txaka.