
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Ez dakit nola, katu baten bizi-itxaropena zenbatekoa den begiratzen amaitu dut gaur: animaliaren arabera, gogoaren arabera, gutxi-asko, hamabost bat urte.
Mmari hamar bat behintzat geratzen zaizkiola ondorioztatu dut, bankuan bixeraren gerizpean irakurtzen ni, bera bere gauzekin aurrean. Makulu bat bezalakoa duen ezker hankagatik ere izango da, zahar ikusten da piztia, baina izan ez da. Ez da abiada galdu duela, hari uko egitea erabaki duela baizik, ebatzi dut, jakintsu, niretzat ez beste inorentzat.
Bere kargu egin beharko dut hamar urtez? Denbora asko izan daiteke hamar urte, denbora asko da. Eta behin hasita, orduak zabuka izan ahal nauen galdera handia: bizitza, berez, zer da, luzea ala laburra?
Begirada bueltatu dit begietako esan-nahi guztiarekin —entzun egin dit?— eta ahoaren tamaina hirukoiztuz egin du aharrausi —aspergarria iruditzen natzaio seguru—. Euli bat inguratu zaio orduan gogaikarri eta atzaparkada batez uxatu du. Bizi-bizirik zaude, arraioa, jabetu naiz eta gaizki sentitu —bere heriotza desio izan dut une batez?—.
Katilu batetik jaten ari naizen izozki hondarra eskaini diot barkamen modura, hurra, zeina osorik irentsi duen, miazkadaz miazkada, nik mezuren bat erantzun dudan bitartean.