
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Egun ona lan-mahaian: gauzak atera dira, suabe, erlojuaren kakotik libre.
Bideodei bat Eliserekin, lanaz ez beste guztiaz hitz egiteko gaur. Ibiltzera atera naiz gero, eta Bloņ bidali dit Manexek, gustatuko zaizu. Behien parean nindoala, oihu batetik hurbil kantatutako esaldi batek geldiarazi egin nau —“geure buruei egindako errespetu promesak!”—, eta musikak badu hori, beti eskertu diot, grabitateari desafioa, zoaz, hor duzu hegaldia debalde —eta ez belarritik sartu berri zaidan iragarkia, neguak harrapa zaitzala bidaiatzen, hegan egin 19 euroren truke—.
Hala sinetsi nahi dut, gorputz guztia jarri alde, eta begiratu nola nahasten diren estatikoa —harria, mendia— eta inguruko bizitzen elektrizitate guztia —premiak, izuak, irrika—.
Dickinsonek hobeto esango luke:
“Gauza batzuek hegan egiten dute
Txoriek — Orduek — Erlastar batek —
Haien gaineko Elegiarik ez.
Gauza batzuk geldirik egoten dira
Oinazea — Mendiak — Betikotasuna —
Hauek ez ditut nik ardura.
Batzuek geldirik ere gora egiten dute.
Zeruak araka ditzaket?
Misterioa zeinen bare datzan!”.