
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Insomnio-gauen aldi berri honetan, zakur bat hasi zait agertzen ametsetan.
Bistatik galtzen dut esnatzen naizenean eta aldiro itzultzen da: zakur handi eta belaxka bat da, trankila, baikorra; zakur handi bat balio izango lidakeena burko zein garabi modura.
Seguruenik ez dut inoiz halakorik izango. Seguruenik, gonbidatuak hartzeko nahi beste leku eta fruta arboladun etxe bat izango ez dudan modura. Orain hori dena daukat eta erraldoi sentitzen dut etxea batzuetan, goiko solairuko bost gelen arteko gelarik handienean, ohean bakarrik, orain gora, orain albora, orain ohea logela etxea den irlaren inguruan jitoan.
Apenas lorik egin gabe bizi zen norbait ezagutu nuen behin, aspaldi. Kontatu zidan institutu garaian hasi zela arazoak izaten, ez zuela inoiz gehiago lo jarraia berreskuratu, baina lo faltak ez ziola inoiz sakon baldintzatu bizitzan egin nahi zuena egitea. 60 urte pasa zeuzkan ezagutu nuenean eta bi ikatz-putzu aurpegian. Zirujaua zen, kardiologian espezializatua. Esaten zuen pertsona bizi, bizi daitekeela bizpahiru ordu lo eginda —jan, mugitu, pentsatu, atseden hartu, plazer hartu—; jasangaitzena, alde handiz, boladaka egun bakar eta luze batean bizitzearen sentsazio azkengabea zela; etena galtzea.