
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
“Abiadura kontua da, ez dezagun ahaztu; hain kontu oinarrizkoa, ez baita berria ere. ‘Poesiak ez du jada ekintzaren erritmoa markatuko; aldiz, aurreratu egingo zaio’, esan zuen Rimbaudek, eta, bat-batean, mugarri bat ezarri zuen sentikortasun mendebaldarraren garapenean. Mugarri horren aurretik, poesiak ez zuen balio munduaren martxari lagun egiteko besterik. Mugarri horren ostean, aldiz, poesiak, iragarmenaren kontzientzia gisa, munduarekiko harreman berri bat finkatu zuen. (...)
Eta bera, ‘poesia deritzon emozio hau’, hortxe dago osorik, munduan egoteko eta ez egoteko modu horren baitan; egungoak eta jada igarotakoak elkarrarazten ditu hala gauzen azalean nola gauzen bihotzean, beste arnasketa bat topatzeko ahaleginean, hurbildu nahi baitu Novalisek behinola aipatutako ‘erritmo handios’-era, zeinak, haren arabera, agerian utziko bailuke ‘pentsamenduaren eta argiaren arteko analogia berri bat, biak ala biak bateratzen eta lotzen baitira oszilazioekin, uhin-mugimenduekin’. Intuizio aztoragarria, bai, baina ez du inolaz ere gezurtatzen ukazio poetikoaren egitatea, zeinak kontrapuntuaren bitarteko oro baliatzen baitu bere burua garatzeko, ez ibilbide gisa ezpada erritmo gisa. Erritmoa, azken batean, han-hemengo sentimendu batetik jaiotzen da, iraganetik eta etorkizunetik, zatikitik eta osotasunetik; horrenbestez, denbora berrasmatzeko daukagun aukera bakarra da”.
Annie Le Brun