Egunen alde zuria
Egunen alde zuria
2026, nobela
224 orrialde
978-84-19570-70-3
Azala: Helena Goņi
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
2021, poesia
Egunen alde zuria
2026, nobela
224 orrialde
978-84-19570-70-3
aurkibidea

Aurkibidea

Gelan bertan...

Urtarrilean itzuli nintzenean...

Den-dena entzuten da...

Hemen jaio zen aita...

Batzuetan, joaten denean...

Gari-soroak...

Ogia egin nuen atzo...

15:02

Etxean egon arren...

Enkargu bat...

Eta, zer egiten duzu...

Lan-mahaian itsatsi dut...

1966

Martxoko lehen astelehena...

Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...

Lepoa ez datorkit bere onera...

09:52

Has gaitezen lehenbailehen...

Eliserekin bideodeia...

Lurrazalean bere putzuak...

Osabak bohemioa deitzen dio...

Bi zakurri begira nago...

Bakoitzak bere herria...

1974

Insomnio-gauen...

18:38

Lagunen ohitura da...

Izena...

Itoitzek, Aiak eta hirurok...

Garai bateko kandelak...

1965

Udaberri hasieran...

Hodeian zenbait gauza ordenatzen...

Lanbroa desegitean...

Zazpietan hasi eta...

Zenbat gauza...

Aiaren deia...

Bohemiaren ideia...

22:06

Ez nekien...

1977

Poesiaren erabilera nagusia...

Lortu dut...

Ahateak ikusten ditut...

Ez du argitu oraindik...

Eguerdiko ordu biak...

Manexen ahots-mezua...

1989

Ahoa zabal-zabal...

Poesiak mundu hau...

Aspaldi ikusten ez nuen...

Aiaren mezua...

Kaixo, familia...

Erosketekin etxerantz...

1994

Bizitokiz aldatu da...

Zeru ugari...

Oso bero eman dute...

00:12

Gurasoen etxeko loreak...

Egun batzuetan...

Zortzi edo bederatzi urte nituenean...

Kate Zambrenoren...

16:07

Inoiz ezagutu dudan...

2008

Hegoaren herriko jaiak dira...

Beņaten postal mugikor bat...

Udazken igande batez...

Itzal bat atarian...

Bada gela bat...

Itoitzekin geratu naiz...

Lur egon zen atzo etxean...

Gauza handia da...

Pisu bat ikustera noa...

Gurasoak ere bueltan...

Batzuetan pentsatzen dut...

10:14

Itoitzen amona hil da...

Bi mende eman ditugu...

Hitzordu bat eskatuz...

Euroa. 30 galdera praktiko...

1980

Egun ona lan-mahaian...

Ez dakit nola...

Geratzen den denboraren kalkulua...

Denbora zifretan jartzea...

Esnatu...

1968

Parranda egin genuen atzo...

21:24

Txilek maiteminduta zeukan Andrea...

Loaren profesionala...

Bakerik ez dudanetan...

Abiadura kontua da...

Manexen etxean...

1931

Hegoa etorri da...

Ikasle garaian...

Editore italiar bati...

1999

Azaroa zen...

Antonio Morra...

Etxean sartu eta gutxira...

Ez neukan arrastorik ere...

Larunbat goiz lasai bat...

1971

Besaulkia leiho kontran...

1986

Egunen jarioari amore ematea...

Medikuarengana...

07:02

Gau bateko lagun bat...

Batzuetan liburu bat...

Beņaten herrian...

Baikorra naizela...

Izebak argitu didanagatik...

Hemen pasatu beharrekoak...

Hegoak dio...

Ikaskide ohi batekin...

06:41

Lurrekin igaro dut...

Izebak berreskuratu zituen...

2005

Etxe bat ezkutaleku bat da...

Isiltasuna...

Mma etxe aurretik...

2017

Artean gaua denean...

Umeak...

Lagun batentzat...

Idaztea zera esatea da...

Jatetxedun gasolindegi bat...

1983

19:32

Izango den hori...

Leku gutxitan egiten da lo...

1958

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Gelan bertan...

Urtarrilean itzuli nintzenean...

Den-dena entzuten da...

Hemen jaio zen aita...

Batzuetan, joaten denean...

Gari-soroak...

Ogia egin nuen atzo...

15:02

Etxean egon arren...

Enkargu bat...

Eta, zer egiten duzu...

Lan-mahaian itsatsi dut...

1966

Martxoko lehen astelehena...

Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...

Lepoa ez datorkit bere onera...

09:52

Has gaitezen lehenbailehen...

Eliserekin bideodeia...

Lurrazalean bere putzuak...

Osabak bohemioa deitzen dio...

Bi zakurri begira nago...

Bakoitzak bere herria...

1974

Insomnio-gauen...

18:38

Lagunen ohitura da...

Izena...

Itoitzek, Aiak eta hirurok...

Garai bateko kandelak...

1965

Udaberri hasieran...

Hodeian zenbait gauza ordenatzen...

Lanbroa desegitean...

Zazpietan hasi eta...

Zenbat gauza...

Aiaren deia...

Bohemiaren ideia...

22:06

Ez nekien...

1977

Poesiaren erabilera nagusia...

Lortu dut...

Ahateak ikusten ditut...

Ez du argitu oraindik...

Eguerdiko ordu biak...

Manexen ahots-mezua...

1989

Ahoa zabal-zabal...

Poesiak mundu hau...

Aspaldi ikusten ez nuen...

Aiaren mezua...

Kaixo, familia...

Erosketekin etxerantz...

1994

Bizitokiz aldatu da...

Zeru ugari...

Oso bero eman dute...

00:12

Gurasoen etxeko loreak...

Egun batzuetan...

Zortzi edo bederatzi urte nituenean...

Kate Zambrenoren...

16:07

Inoiz ezagutu dudan...

2008

Hegoaren herriko jaiak dira...

Beņaten postal mugikor bat...

Udazken igande batez...

Itzal bat atarian...

Bada gela bat...

Itoitzekin geratu naiz...

Lur egon zen atzo etxean...

Gauza handia da...

Pisu bat ikustera noa...

Gurasoak ere bueltan...

Batzuetan pentsatzen dut...

10:14

Itoitzen amona hil da...

Bi mende eman ditugu...

Hitzordu bat eskatuz...

Euroa. 30 galdera praktiko...

1980

Egun ona lan-mahaian...

Ez dakit nola...

Geratzen den denboraren kalkulua...

Denbora zifretan jartzea...

Esnatu...

1968

Parranda egin genuen atzo...

21:24

Txilek maiteminduta zeukan Andrea...

Loaren profesionala...

Bakerik ez dudanetan...

Abiadura kontua da...

Manexen etxean...

1931

Hegoa etorri da...

Ikasle garaian...

Editore italiar bati...

1999

Azaroa zen...

Antonio Morra...

Etxean sartu eta gutxira...

Ez neukan arrastorik ere...

Larunbat goiz lasai bat...

1971

Besaulkia leiho kontran...

1986

Egunen jarioari amore ematea...

Medikuarengana...

07:02

Gau bateko lagun bat...

Batzuetan liburu bat...

Beņaten herrian...

Baikorra naizela...

Izebak argitu didanagatik...

Hemen pasatu beharrekoak...

Hegoak dio...

Ikaskide ohi batekin...

06:41

Lurrekin igaro dut...

Izebak berreskuratu zituen...

2005

Etxe bat ezkutaleku bat da...

Isiltasuna...

Mma etxe aurretik...

2017

Artean gaua denean...

Umeak...

Lagun batentzat...

Idaztea zera esatea da...

Jatetxedun gasolindegi bat...

1983

19:32

Izango den hori...

Leku gutxitan egiten da lo...

1958

 

 

Aita bisitatzera etorri da izeba.

      Esana zidaten, eta aldatuta ikusi dut nik ere; ilea gris, distiratsu, bizitza presarik gabe.

      Lagun batekin etorri da —Carme— eta etxean igaro dute gaua, lehen aldiz hemen nagoenetik. Barazki eta haragi lasagna prestatu dut eta postrea amaitu baino lehen erretiratu da Carme buruko minez. Izebak eta biok hur-opila jaten segitu dugu —haiek ekarri dute—, ardoa edaten, eta etxearekin gertatuko denaren inguruan egon gara hizketan —erosle posibleak arkitekto batekin ari dira proiektua aztertzen, aurrera egingo duten itxura hartzen ari da guztia—, nire gurasoez. Etxe bat erostea kaiola bat erostea da, beti izan da, esan du.

      Tabakoa hartu dit momentu batean eta zigarro batzuk prestatu ditu, ea gogoratzen naizen. Egunak zenbatzeko kartzela-marratxoen irudia hartu dute mantel gainean, baina ez du bat bera ere erre. Nik soilik halako egunetan, gustura nagoenean, eskatu gabeko azalpena eman diot. Epel dago eta leun hedatu den gauari begira egon gara gero bankutik, euren zereginetan behar duten beste izakiei, armiarmak, saguak, Mma.

      Itzaltzera zihoala zirudienean, berriz hartu du abiadura solasak —adiskidetasunaz aritu gara eta adiskideez— eta hontza entzun uste izan du izebak orduan. Etxearen hegal baterantz jo dugu eta mugikorreko linternarekin teilatuaren ertz bat argitu. Hor egoten zen bat gu ume ginenean. Baina orain edo ez dago, edo ez dago hor. Zalantzan ere jarri du ea egiaz hontza zen entzun duguna, eta ikasi dut jendea bizi den lekuetan maite dutela habia egitea hontzek. Ilusioa egin dit pentsatzeak nire mugimendu txikiek sortu ahal izan diela aski berotasun.

      Izebak esan ez balu, ez nintzatekeen jabetuko: gaua bereziki izartsu egon da eta soroaren erdira joatea proposatu du hobeto ikusteko. Lepoa gora okertu du berak eta etxe aldera nik: erreparatu gabea nintzen hemendik. Konstelazioei lotutako ezagutza barreiatzen hasi da —bai aldatu dela—, zulo beltz erraldoi bat dagoela Esne Bidean lurretik 2.000 bat argi urtera, eta jarraitu ezin izan ditudan beste azalpen zientifiko batzuk.

      Sukaldea batzen lagundu nahi izan dit gero, baina lortu dut lotara bidaltzea eta gutxitan bezain txukun utzi dut dena, erratza pasatu, kopak eskuz lehortu, egiteko guztietan luzatu nahiko banu bezala gaua, hitz egindakoei nonbait sedimentatzeko astia eman.

      Ordu gutxira, esna itxaron diot egunari, eta izeba eta Carme ere goiz jarriko dira martxan. Bizi sumatu ditut alboko gelan, eta bitxia egingo zait pentsatzea zein ezberdin senti daitekeen etxearen pisua bi gelen gainean orain.