
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Hegoak dio: ez gaude inflexio puntu batean, gure bizitzak bizitzen ari gara, listo. Batzuetan, pausoa luzatu eta lurrik topatuko ez den irudipena egoten da, airean sentitu oinak, bai, eta?
—Ez dago amildegirik —defendatu zuen atzo, gorputza ateko markoaren kontra jarrita, jakintsu eta pijamatan—. Behera begiratzen baduzu, beti agertzen dira bidexka batzuk, ugariago edo pobreago, garbiago edo sasitzak janda; bidexka batzuk zuk ez beste batzuek aurretik pentsatu dituzten gauzek, aurretik hartu dituzten erabakiek ere sortu dituztenak. Jarraitu besterik ez dago, erabakiak hartzen jarraitu.
Oraingoz, bi hauekin noa: AA entrenatzeko kontratua onartu dut eta etxetik kanpo lan egiteko leku bat bilatu. Eliseri idatzi diot, beste zerbait suertatzen bada, hemen segitzen dut.