
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Itzal bat atarian, zut eta zain, zerbait esatera etorri izan balitz bezala urrunetik.
Leihora igo da eta kristalaren alde banatan gaude orain. Soilguneak antzeman dizkiot, begi gorriak, hondar kolorea, arima zaharra; katu zarpail bat da eta urrumaka dabil, banoa.
Metro batzuk atzera egin du kanpora agertu naizenean, eta bankuaren ertz batean eseri naiz, bigarren aukera bat eman guran edo. Herrenka doa, atzeko hanka bat ezin ondo tolestu, eta errukia diot dagoeneko, emozioen artean erridikuluena den hori.
Baina bueltan dator eta xehetasunen unea da: goi-mailako mokaduak izan zitezkeen belarritxoak ditu —benetan pentsatu dut?—, poxpolo baten burua halako beltzune bat buztan puntan, urrezko bi eraztun ņir-ņir begi odoltsuak inguratzen. Dena usnatu nahi du, bere formarekin jolasten da, begiz jotzen duen edozein zirrikitutatik irristatu ahalko litzateke.
Eskuak eskaini dizkiot, ahurrak kanpora. Apurka hurbildu, eta laztantzen utzi da azkenean. Aztertu egin nau hark ere eta jakingo nuke zer ikusi duen. Arriskua desaktibatu denean —intuizioaren ordua da, agur arrazoimen harroa— ulertu dut, gelditzeko etorri da.