Egunen alde zuria
Egunen alde zuria
2026, nobela
224 orrialde
978-84-19570-70-3
Azala: Helena Goņi
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
2021, poesia
Egunen alde zuria
2026, nobela
224 orrialde
978-84-19570-70-3
aurkibidea

Aurkibidea

Gelan bertan...

Urtarrilean itzuli nintzenean...

Den-dena entzuten da...

Hemen jaio zen aita...

Batzuetan, joaten denean...

Gari-soroak...

Ogia egin nuen atzo...

15:02

Etxean egon arren...

Enkargu bat...

Eta, zer egiten duzu...

Lan-mahaian itsatsi dut...

1966

Martxoko lehen astelehena...

Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...

Lepoa ez datorkit bere onera...

09:52

Has gaitezen lehenbailehen...

Eliserekin bideodeia...

Lurrazalean bere putzuak...

Osabak bohemioa deitzen dio...

Bi zakurri begira nago...

Bakoitzak bere herria...

1974

Insomnio-gauen...

18:38

Lagunen ohitura da...

Izena...

Itoitzek, Aiak eta hirurok...

Garai bateko kandelak...

1965

Udaberri hasieran...

Hodeian zenbait gauza ordenatzen...

Lanbroa desegitean...

Zazpietan hasi eta...

Zenbat gauza...

Aiaren deia...

Bohemiaren ideia...

22:06

Ez nekien...

1977

Poesiaren erabilera nagusia...

Lortu dut...

Ahateak ikusten ditut...

Eguerdiko ordu biak...

Manexen ahots-mezua...

1989

Ahoa zabal-zabal...

Poesiak mundu hau...

Aspaldi ikusten ez nuen...

Aiaren mezua...

Kaixo, familia...

Erosketekin etxerantz...

1994

Bizitokiz aldatu da...

Zeru ugari...

Oso bero eman dute...

00:12

Gurasoen etxeko loreak...

Egun batzuetan...

Zortzi edo bederatzi urte nituenean...

Kate Zambrenoren...

16:07

Inoiz ezagutu dudan...

2008

Hegoaren herriko jaiak dira...

Beņaten postal mugikor bat...

Udazken igande batez...

Itzal bat atarian...

Bada gela bat...

Itoitzekin geratu naiz...

Lur egon zen atzo etxean...

Gauza handia da...

Pisu bat ikustera noa...

Gurasoak ere bueltan...

Batzuetan pentsatzen dut...

10:14

Itoitzen amona hil da...

Bi mende eman ditugu...

Hitzordu bat eskatuz...

Euroa. 30 galdera praktiko...

1980

Egun ona lan-mahaian...

Ez dakit nola...

Geratzen den denboraren kalkulua...

Denbora zifretan jartzea...

Esnatu...

1968

Parranda egin genuen atzo...

21:24

Txilek maiteminduta zeukan Andrea...

Loaren profesionala...

Bakerik ez dudanetan...

Abiadura kontua da...

Manexen etxean...

1931

Hegoa etorri da...

Ikasle garaian...

Editore italiar bati...

1999

Azaroa zen...

Antonio Morra...

Etxean sartu eta gutxira...

Ez neukan arrastorik ere...

Larunbat goiz lasai bat...

1971

Besaulkia leiho kontran...

1986

Egunen jarioari amore ematea...

Medikuarengana...

07:02

Gau bateko lagun bat...

Batzuetan liburu bat...

Beņaten herrian...

Baikorra naizela...

Aita bisitatzera...

Izebak argitu didanagatik...

Hemen pasatu beharrekoak...

Hegoak dio...

Ikaskide ohi batekin...

06:41

Lurrekin igaro dut...

Izebak berreskuratu zituen...

2005

Etxe bat ezkutaleku bat da...

Isiltasuna...

Mma etxe aurretik...

2017

Artean gaua denean...

Umeak...

Lagun batentzat...

Idaztea zera esatea da...

Jatetxedun gasolindegi bat...

1983

19:32

Izango den hori...

Leku gutxitan egiten da lo...

1958

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Gelan bertan...

Urtarrilean itzuli nintzenean...

Den-dena entzuten da...

Hemen jaio zen aita...

Batzuetan, joaten denean...

Gari-soroak...

Ogia egin nuen atzo...

15:02

Etxean egon arren...

Enkargu bat...

Eta, zer egiten duzu...

Lan-mahaian itsatsi dut...

1966

Martxoko lehen astelehena...

Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...

Lepoa ez datorkit bere onera...

09:52

Has gaitezen lehenbailehen...

Eliserekin bideodeia...

Lurrazalean bere putzuak...

Osabak bohemioa deitzen dio...

Bi zakurri begira nago...

Bakoitzak bere herria...

1974

Insomnio-gauen...

18:38

Lagunen ohitura da...

Izena...

Itoitzek, Aiak eta hirurok...

Garai bateko kandelak...

1965

Udaberri hasieran...

Hodeian zenbait gauza ordenatzen...

Lanbroa desegitean...

Zazpietan hasi eta...

Zenbat gauza...

Aiaren deia...

Bohemiaren ideia...

22:06

Ez nekien...

1977

Poesiaren erabilera nagusia...

Lortu dut...

Ahateak ikusten ditut...

Eguerdiko ordu biak...

Manexen ahots-mezua...

1989

Ahoa zabal-zabal...

Poesiak mundu hau...

Aspaldi ikusten ez nuen...

Aiaren mezua...

Kaixo, familia...

Erosketekin etxerantz...

1994

Bizitokiz aldatu da...

Zeru ugari...

Oso bero eman dute...

00:12

Gurasoen etxeko loreak...

Egun batzuetan...

Zortzi edo bederatzi urte nituenean...

Kate Zambrenoren...

16:07

Inoiz ezagutu dudan...

2008

Hegoaren herriko jaiak dira...

Beņaten postal mugikor bat...

Udazken igande batez...

Itzal bat atarian...

Bada gela bat...

Itoitzekin geratu naiz...

Lur egon zen atzo etxean...

Gauza handia da...

Pisu bat ikustera noa...

Gurasoak ere bueltan...

Batzuetan pentsatzen dut...

10:14

Itoitzen amona hil da...

Bi mende eman ditugu...

Hitzordu bat eskatuz...

Euroa. 30 galdera praktiko...

1980

Egun ona lan-mahaian...

Ez dakit nola...

Geratzen den denboraren kalkulua...

Denbora zifretan jartzea...

Esnatu...

1968

Parranda egin genuen atzo...

21:24

Txilek maiteminduta zeukan Andrea...

Loaren profesionala...

Bakerik ez dudanetan...

Abiadura kontua da...

Manexen etxean...

1931

Hegoa etorri da...

Ikasle garaian...

Editore italiar bati...

1999

Azaroa zen...

Antonio Morra...

Etxean sartu eta gutxira...

Ez neukan arrastorik ere...

Larunbat goiz lasai bat...

1971

Besaulkia leiho kontran...

1986

Egunen jarioari amore ematea...

Medikuarengana...

07:02

Gau bateko lagun bat...

Batzuetan liburu bat...

Beņaten herrian...

Baikorra naizela...

Aita bisitatzera...

Izebak argitu didanagatik...

Hemen pasatu beharrekoak...

Hegoak dio...

Ikaskide ohi batekin...

06:41

Lurrekin igaro dut...

Izebak berreskuratu zituen...

2005

Etxe bat ezkutaleku bat da...

Isiltasuna...

Mma etxe aurretik...

2017

Artean gaua denean...

Umeak...

Lagun batentzat...

Idaztea zera esatea da...

Jatetxedun gasolindegi bat...

1983

19:32

Izango den hori...

Leku gutxitan egiten da lo...

1958

 

 

Ez du argitu oraindik eta euria ari du, euria duela hiru egun, euria duela bi mende, euria egiten segitzen du: asteartea da, Maiatzaren Lehena: ekaitzak esnatu nau.

      Atea itxita egiten dut lo, leihoaren zurezko atea ere batuta, dena ilun, itsumustuka atera naiz logela kanpora airea orain den bola beltza haztatuz. Euri-hotsa eta haize zatarra entzuten ditut, teilatutik datozen kirrinkak; oilo formadun haize-orratza izango da, aztoratuta.

      Beltzetik hurre dauden pintzelkadak dira, ur-margozko argiune hedakor batzuk; badator eguna, argindarra ez. Kafea jarri dut martxan eta zerbait zulatu nahian ari den zaparrada entzuten jarraitu dut artean erdi lo. Argia joan da herri osoan, idatzi dit amak eta argazki bat bidali diot nire gasdun sukaldean egindako kafearekin. Zuk bai jakin, eta bi muxu-emotikono.

      Egongelako besaulkia leihora hurbildu, eta ordenagailua altzoan hasi naiz lanean. Bateriari ehuneko hogei geratzen zaiola abisatu dit pantailak. Lagun batek Norbait ibiltzera? bidali du taldera, beste batek Cadizeko eguzkipetik argazki bat, Lur etxea hankaz gora jartzen, plazan deituta dagoen elkarretaratzearen kartela. Hamar lagunetik gora gara taldean, baina inork ez dio inori erantzun, nik ere ez.

      Argia tonu grisetan geratu da azkenean eta argindarra itzultzea nahi dut ordenagailuari bazka eman ahal izateko sikiera. Tarte bat da ja itzali dela. Etxea jasotzen hasi naiz eta errepidearen beste aldean, urrutira, gizon bat ikusi dut baratzeko lanetan, zira berde baten barruan burutik belaunetara. Beste bat parra zaiona igande edo astelehen, eguzki ala izotz, pentsatu dut. Euria da, ez da hainbesterako. Zapatilak jantzi eta ibiltzera ateratzekotan egon naiz pentsamendu horren bultzadaz, baina azkenean beste kafe batekin besaulkira itzuli eta mugikorraren zulotik erori naiz.

      Argindarra bueltatu denean, email bat erantzun dut; presazko enkargu paralelo bat museotik. Onartu egin dut eta amorratu gero zein egunetan gauden oroituta. Denboraleari buruzko albisteak irakurri ditut, urak gainez egin duen lekuetako bideoak ikusi, badirudi egun batzuetarako izango dugula.

      Beņatek deitu dit, ea ze martxa. Martxa gutxi, esan diot, mantapean irakurtzen.

      Haiek Bilbora joango direla, manifara, bihar edo etzi etor daitekeela, ni joan bestela. Airean geratu da nor nora eta ibiltzera atera naiz aterrune bat aprobetxatuz, etxean bueltaka neure burua ezin gehiago jasaten hasita. Metro batzuk egin eta berriz hasi da euria, berriz haizea, hasieran erdi zakar, gero ikaragarri zakar. Begien aurrera atera dizkit ileak, aterkiaren hagaxka bat hautsi da eta aspaldi markesina izandako aterpe batera bildu naiz azkenean. Hemen hartzen zuen autobusa aitak ikasle garaian.

      Ataritik hurbil, burua kanpora birarazi dit soinu batek: kukuaren kantua da: txanponik ez gainean.

      Lehen planotik askatzen nauen zoom alderantzikatu bat bezala zabaldu zait pentsamendua orduan eta une honetan gauez behar duen munduaren beste erdiarengan pentsatu dut, beste pertsonen urmael infinituan, nire familia urrian, nire lagun ugarietan, eta ehunka gorputzen ondoan berotzen behar duen Beņatenean. Balbemendiz ere akordatu naiz, herrirako errepidea zulatu eta handik atera ezinik geratu zirenekoaz. Gaur lehen orduan, Socorro Gimenezen Casa se busca liburuan irakurritako esaldi batez.

      Ongi etorriak, guztiak eta guztiok, giza arrazaren hauskortasunera.