
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
09:52
Laino bat etxea gerritik inguratzen: almidoitutako tul lila bat dantzaldirako prest. Irratiarekin gosaltzen dut, bazkaria aurreratu, etxea ordenatu. Denbora dut pentsatzeko: luxua —arriskua, beraz— eta ardura: etekina atera behar nioke aldi honi, ahalik eta ondoen pentsatu —plié—, gustuz pentsatu —relevé—, plazerez irristatzen saiatu —glissade—, kementsu sentiarazten nauten gauzak egin —sauté—, eta biratu, biratu-biratu-biratu, nola Lurrak egunero bere ardatzaren baitan, pirouette.