Egunen alde zuria
Egunen alde zuria
2026, nobela
224 orrialde
978-84-19570-70-3
Azala: Helena Goņi
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
2021, poesia
Egunen alde zuria
2026, nobela
224 orrialde
978-84-19570-70-3
aurkibidea

Aurkibidea

Gelan bertan...

Urtarrilean itzuli nintzenean...

Den-dena entzuten da...

Hemen jaio zen aita...

Batzuetan, joaten denean...

Gari-soroak...

Ogia egin nuen atzo...

15:02

Etxean egon arren...

Enkargu bat...

Eta, zer egiten duzu...

Lan-mahaian itsatsi dut...

1966

Martxoko lehen astelehena...

Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...

Lepoa ez datorkit bere onera...

09:52

Has gaitezen lehenbailehen...

Eliserekin bideodeia...

Lurrazalean bere putzuak...

Osabak bohemioa deitzen dio...

Bi zakurri begira nago...

Bakoitzak bere herria...

1974

Insomnio-gauen...

18:38

Lagunen ohitura da...

Izena...

Itoitzek, Aiak eta hirurok...

Garai bateko kandelak...

1965

Udaberri hasieran...

Hodeian zenbait gauza ordenatzen...

Lanbroa desegitean...

Zazpietan hasi eta...

Zenbat gauza...

Aiaren deia...

Bohemiaren ideia...

22:06

Ez nekien...

1977

Poesiaren erabilera nagusia...

Lortu dut...

Ahateak ikusten ditut...

Ez du argitu oraindik...

Eguerdiko ordu biak...

Manexen ahots-mezua...

1989

Ahoa zabal-zabal...

Poesiak mundu hau...

Aspaldi ikusten ez nuen...

Aiaren mezua...

Kaixo, familia...

Erosketekin etxerantz...

1994

Bizitokiz aldatu da...

Zeru ugari...

Oso bero eman dute...

00:12

Gurasoen etxeko loreak...

Egun batzuetan...

Zortzi edo bederatzi urte nituenean...

Kate Zambrenoren...

16:07

Inoiz ezagutu dudan...

2008

Hegoaren herriko jaiak dira...

Beņaten postal mugikor bat...

Udazken igande batez...

Itzal bat atarian...

Bada gela bat...

Itoitzekin geratu naiz...

Lur egon zen atzo etxean...

Gauza handia da...

Pisu bat ikustera noa...

Gurasoak ere bueltan...

Batzuetan pentsatzen dut...

10:14

Itoitzen amona hil da...

Bi mende eman ditugu...

Hitzordu bat eskatuz...

Euroa. 30 galdera praktiko...

1980

Egun ona lan-mahaian...

Ez dakit nola...

Geratzen den denboraren kalkulua...

Denbora zifretan jartzea...

Esnatu...

1968

Parranda egin genuen atzo...

21:24

Txilek maiteminduta zeukan Andrea...

Loaren profesionala...

Bakerik ez dudanetan...

Abiadura kontua da...

Manexen etxean...

1931

Hegoa etorri da...

Ikasle garaian...

Editore italiar bati...

1999

Azaroa zen...

Antonio Morra...

Etxean sartu eta gutxira...

Ez neukan arrastorik ere...

Larunbat goiz lasai bat...

1971

Besaulkia leiho kontran...

1986

Egunen jarioari amore ematea...

Medikuarengana...

07:02

Gau bateko lagun bat...

Batzuetan liburu bat...

Beņaten herrian...

Baikorra naizela...

Aita bisitatzera...

Izebak argitu didanagatik...

Hemen pasatu beharrekoak...

Hegoak dio...

Ikaskide ohi batekin...

06:41

Lurrekin igaro dut...

Izebak berreskuratu zituen...

2005

Etxe bat ezkutaleku bat da...

Isiltasuna...

Mma etxe aurretik...

2017

Artean gaua denean...

Umeak...

Lagun batentzat...

Idaztea zera esatea da...

Jatetxedun gasolindegi bat...

1983

19:32

Izango den hori...

1958

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Gelan bertan...

Urtarrilean itzuli nintzenean...

Den-dena entzuten da...

Hemen jaio zen aita...

Batzuetan, joaten denean...

Gari-soroak...

Ogia egin nuen atzo...

15:02

Etxean egon arren...

Enkargu bat...

Eta, zer egiten duzu...

Lan-mahaian itsatsi dut...

1966

Martxoko lehen astelehena...

Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...

Lepoa ez datorkit bere onera...

09:52

Has gaitezen lehenbailehen...

Eliserekin bideodeia...

Lurrazalean bere putzuak...

Osabak bohemioa deitzen dio...

Bi zakurri begira nago...

Bakoitzak bere herria...

1974

Insomnio-gauen...

18:38

Lagunen ohitura da...

Izena...

Itoitzek, Aiak eta hirurok...

Garai bateko kandelak...

1965

Udaberri hasieran...

Hodeian zenbait gauza ordenatzen...

Lanbroa desegitean...

Zazpietan hasi eta...

Zenbat gauza...

Aiaren deia...

Bohemiaren ideia...

22:06

Ez nekien...

1977

Poesiaren erabilera nagusia...

Lortu dut...

Ahateak ikusten ditut...

Ez du argitu oraindik...

Eguerdiko ordu biak...

Manexen ahots-mezua...

1989

Ahoa zabal-zabal...

Poesiak mundu hau...

Aspaldi ikusten ez nuen...

Aiaren mezua...

Kaixo, familia...

Erosketekin etxerantz...

1994

Bizitokiz aldatu da...

Zeru ugari...

Oso bero eman dute...

00:12

Gurasoen etxeko loreak...

Egun batzuetan...

Zortzi edo bederatzi urte nituenean...

Kate Zambrenoren...

16:07

Inoiz ezagutu dudan...

2008

Hegoaren herriko jaiak dira...

Beņaten postal mugikor bat...

Udazken igande batez...

Itzal bat atarian...

Bada gela bat...

Itoitzekin geratu naiz...

Lur egon zen atzo etxean...

Gauza handia da...

Pisu bat ikustera noa...

Gurasoak ere bueltan...

Batzuetan pentsatzen dut...

10:14

Itoitzen amona hil da...

Bi mende eman ditugu...

Hitzordu bat eskatuz...

Euroa. 30 galdera praktiko...

1980

Egun ona lan-mahaian...

Ez dakit nola...

Geratzen den denboraren kalkulua...

Denbora zifretan jartzea...

Esnatu...

1968

Parranda egin genuen atzo...

21:24

Txilek maiteminduta zeukan Andrea...

Loaren profesionala...

Bakerik ez dudanetan...

Abiadura kontua da...

Manexen etxean...

1931

Hegoa etorri da...

Ikasle garaian...

Editore italiar bati...

1999

Azaroa zen...

Antonio Morra...

Etxean sartu eta gutxira...

Ez neukan arrastorik ere...

Larunbat goiz lasai bat...

1971

Besaulkia leiho kontran...

1986

Egunen jarioari amore ematea...

Medikuarengana...

07:02

Gau bateko lagun bat...

Batzuetan liburu bat...

Beņaten herrian...

Baikorra naizela...

Aita bisitatzera...

Izebak argitu didanagatik...

Hemen pasatu beharrekoak...

Hegoak dio...

Ikaskide ohi batekin...

06:41

Lurrekin igaro dut...

Izebak berreskuratu zituen...

2005

Etxe bat ezkutaleku bat da...

Isiltasuna...

Mma etxe aurretik...

2017

Artean gaua denean...

Umeak...

Lagun batentzat...

Idaztea zera esatea da...

Jatetxedun gasolindegi bat...

1983

19:32

Izango den hori...

1958

 

 

Leku gutxitan egiten da lo mendian baino hobeto: gorputza luma artean, arnasa hotz-hotz: zubia igarotzera etorri gara lagunok.

      Literen gela luzexka bat da, oinarrizko altzariak baino ez dituena, manta pisutsuak, kuxinak, egurrezko banku bat. Austeritatearen espazio irekia, gogoeta posible egiten duen ilunantza, berretsi dut, esna beste behin, beste guztien zain.

      Zein ordutan gosaldu nahiko genukeen galdetu ziguten bezperan eta minuturik galdu gabe jaitsi gara esandako orduan. Eskaini diguten guztia hartu dugu, atzoko ibilaldiaren ostean oraindik gosetuta bageunde bezala, eta hortzak garbitu, kantinplorak bete eta lehenbailehen abiatzea proposatu du batek. Arrazoi; horretara etorri gara, eta eguna guztiz argitu gabe zeharkatu dugu lehen mendi-bizkarra. Bost gara ilaran, azkena noa eta pozik, ulertarazi digutelako badugula berezko bizitza bat, sedukzioaren merkatutik at, badugula indar fisikoa, ekimenerako eta askatasunerako sena.

      Kilometroak aurrera eginda, argia apaltzen joan da eta iragarrita ez zeuden eta iristen sumatu ez ditugun hodei ilunak pilatu dira ezinbestean gurutzatu behar dugun bailararako bidean. Laku urdin batera heldu gara baina urduri gaude eta ez da inor geratu bestela egingo genituzkeen argazkiak egitera. Buru doan lagunari erlojuak esaten dio oraindik bederatzi kilometro ditugula aurretik helmugara iristeko eta lasai egoteko diosku, baina inor ez dago lasai, bera ere ez. Isilik goaz aurrera —bost gazteren lerdena makila luzez bidean—, makilen hots sinkronizatuan arreta osoa.

      Haizea areagotu denean ohartu naiz mendiaren soinuaz. Ufada luzeak entzuten dira belaze baztergabeetan eta bailarak lotzen dituzten ibaien ingurutik zaratatxoak iristen dira: halako pantaila sonoro moduko bat da, hondo babesle bat zeinaren gainetik identifikatzeko gai ez naizen hegazti batek karraka egiten duen tarteka.

      — Eta buelta erdi egingo bagenu? —mila esker, denok ari ginen pentsatzen.

      Etxea batzeko lanetan ale zaharren artean topatu nuen liburu bat daramat bizkarrean, E, petrel!

      “Azkar noa, oso azkar. Bete-betean bizitzeko gose aseezina sentitzen dut, eta ez naiz konformatzen egote eta izate hutsarekin. Halakoa naiz gaur. Joan ziren oroitzapenak eta, lagundu, lagundu zidaten. Baina oroitzapenak ez dira dena. Jada atzean geratu diren gomuta politak ‘izan ziren’. // Nire ontzia denboran barrena doa. Nire gorputza ere, denboran barrena doa. Gogoko dut orainaldi hau, gaur gaurkoa eta orain oraingoa, itsasoan nabigatuz. Nire orainaldiak harreman eguneratuak eta zuzenak ditu inguruko guztiarekin, dena barnean biltzeko sentimendu ukigarri bat dauka, eta min eta desira sarkorrak, kateagarriak. Nire arimaren baitan dagoena miatzeko zoriona sentitzen dut. // Azkar noa, oso azkar. Mantso noa, oso mantso. // Eta hala esaten diot neure buruari: ‘Kaixo, Julio! Egun on!’”.

      Beldurrarengan pentsatu dut. Nola irakurri nuen behin odol zaharraren kiratsa dela harena. Hobeto genukeela arriskatu harekin adiskidetasun bat izatera, animalia oso handiengana hurbiltzen garenean bezala, hura besarkatzen ikasteak jartzen zaituela salbu, ziurgabetasuna besarkatzen ikasteak egiten zaituen bezala.

      Beldurra da munduak bizi duen deribaren eragile minena eta ohartzen naiz mila bider nahiago dudala nahasmendua eta haserrea sentitu, beldurrak harrapatuta egon baino.

      — Ez, segitu dezagun beste apur bat. Ikusten duzue horko gain hori? Hori igarota, dena beheraka hasten da.

      Trumoi hotsa entzun du batek lehenengo eta denok entzun dugu gutxira. Euria hasi da, zirak atera ditugu, ez digu bidea ondo ikusten uzten. Goizean garaiezin sentitzen genituen gorputzak zama zaizkigu orain, baina ilaran jarraitzen dugu, alturarik galdu gabe, formazioa desegin gabe, zertxobait barkaberago datorren baina hala ere atertzen ez duen euri hau oso-osorik xurgatzen aurrera.