
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
“Idaztea zera esatea da: mundua. [...]
Bizi garen lekua, gure mintzoa abiatzen den lekua, jada ezin dugu bereizi urrunetik dei egiten digun energia-masa horretatik. Jada ezin ditugu harrapatu haren mugimendua, haren aldaera azkengabeak, haren sufrimenduak eta plazerak, non eta ez ditugun lotzen osoki guretzat mugitzen den horrekin, munduaren osotasunean. Gure lekua, beraz, ‘zati esklusibo’ bat zatekeen, eta ez genuke jakingo bere esklusibotasuna adierazten, baldin eta esklusio bilakatuko bagenu. Guk, ondorioz, halako osotasun bat irudikatuko genuke, totalitarioa izatetik gertu legokeena. Baina, horren ordez, Harremana ezarri dugu.
Eta ez abstrakzio baten bitartez, gauza ororen idealizazio baten bitartez, zeinak gure leku partikularrean aurkiaraziko bailiguke unibertsal ongile eta erabilgarri baten nolabaiteko isla. Uko egin diogu horri ere. Partikularretik abiatuta unibertsala abstraitzeko xedeak jada ez gaitu hunkitzen. Gakoa, aitzitik, leku ororen materia bera da, leku bakoitzeko xehetasunik ņimiņoenak edo azkengabeak, leku bakoitzeko berezitasunen multzo kitzikagarria, zeina leku orotako berezitasunekin batera kokatu behar baita. […]
Munduaren ideia munduaren irudipenean zilegiztatzen da, poetika nahastuetan; horiei esker, suma dezaket zertan elkartzen den nire lekua beste leku batzuekin, zertan ausartzen den —mugitu gabe ere— urrunera, eta nola naraman berarekin mugimendu geldi horretan”.
Edouard Glissant