
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Ogia egin nuen atzo aspaldiko partez.
Ez nintzen ondo akordatzen, baina inon begiratu gabe egitea erabaki nuen, integrala. Egoskorkeria zer den; ez zen guztiz harrotu, gatza botatzea ahaztu zitzaidan, eta hor dago orain sukalde erdian burumakur. Jatea erabaki dut berdin-berdin, eta zauri bat egin dut azkenean gosaritarako xerra bat moztean. Gaur arte ez dut beharrik izan eta ez nekien botikinik ba ote nuen etxean. Nire gauzen artean ibuprofenoak, hilekoarentzakoak, lorazepam solteren bat eta kremak baino ez ditut aurkitu, eta orain arte ireki gabeko kaxoi mordoxka bat zabaldu dut bata bestearen atzetik behatza sukaldeko paper batean bilduta.
Iraungitako ur oxigenatua eta esparatrapu hondar bat topatu ditut halako batean —baita asteko egun bakoitzarentzat kolore bat duten pilula-kaxa batzuk eta gaza pila on bat ere, bendak—. Eta topatu dut, perimetro gorridun Farias kaxa baten barruan, ertz hozkatuko argazki sorta bat. Gizon bat, besoak garbalduta eta betaurreko beltzekin, sagardo botilaz betetako mahai baten buruan soinua jotzen; mutil gazte bat soldadu jantzitan; lagun talde bat mendi-lepo batean alpargatekin; hamar urtez azpiko mutiko bat galtza motzetan eta galtzerdiak belaunetaraino igota —aita!—; uda egun bat, berrogei lagunetik gora haritz mardul baten itzalpean eta haietako bi ere soinu handi banarekin; eta guztien azpian, besteen pisuari eusten bezala baina keinu arinez, andre gazte bat, soro handi bat ureztatzen.
Duda egin dut, baina ez: Gregori da.