
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Medikuarengana lagundu diot aitari. Berri onak: urek eta hezurrek beren bidea hartu dutela dirudi, denbora kontua baino ez orain.
Itxaron-gelan maskara jantzita ikusi ditugu batzuk eta pandemiakoak ekarri dizkigute gogora. Aiak esaten du ordukoa ezabatzen hasi bazait, niretzat traumatikoa izan ez zelako dela. Beretzat bere mundualdiko hilabeterik txarrenak izan ziren —erizaina da—, Lur izan aurreko umea galdu zuen, aspaldiko pazienteak, sakonera apur bat barrean.
Batzuetan pentsatzen dut: eta ordutik baletor jarraikortasunarekiko konfiantza falta moduko hau?
Ez dakit ordutik; dakit tarteka kosta egingo balitz bezala dela bizitza indarrez sentitzea. Aitak esaten didanean orduan baino arrisku handigoa dugula gaur beste epidemia baterako; irakurtzen dudanean, basoak soiltzearen eta landaketa artifizialen ondorioz, kolorea galtzen ari direla tximeletak Brasilgo oihanean, dauden edo egon diren animaliarik koloretsuenak.
33 urte bete nituen atzo. Ahal izan nuen guztiekin egon nintzen, eta gutxi gorabehera urtebetetzero gertatzen den zerbait gertatu zen; eskertuta sentitu nintzen, alai sentitu nintzen, eta une batez goibel ere bai, oso. Lurrek marrazki bat egin zidan, suzko erroberak.