
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Gelan bertan baleude bezala izan da.
Txolarreek kantu betean esnatu naute, eta une batez estutu egin nau herriaren abiadura ezak, bere begirada zeiharrekin, bere errutina ordenatuekin. Logelako ilunpea atzean utzita, kafea martxan jartzera jaitsi naiz eta sukaldeko leihotik ikusi dut: zilarrez marraztuta etxe aurreko mendilerroa, zeru urdin orbangabe bat eta saiak ortzimugan. Hilerria parean goian, goizaren beste muturrean.
Egia, ederrak dira aurreiritziak kolpe abegitsu batek desegiten dituenean.
Esku batean lau galleta, katilua erdiraino bete, eta gora itzuli naiz. Orain bai: arropa beroa jantzi eta leiho-ate guztiak zabaldu ditut, etxearen barrua ere argitzen joan dadin. Orduan ikusi dut artilezko txano txiki bat eta zapatila zuri garbiegiak dituen andre bat etxe aurrealdean kikuka. Izango ditu laurogei eta beste adinkide bat desitsatsi zaio poliki bizkarretik, dortoka oskol baten pare.
— Uste dut Gregoriren biloba dela, Iņakirena —hain dago mutu dena, garbi ulertu diot hitz bakoitza.
Bi eskuekin teilatu bat eginda, txapeltxodunak ahal izan duen guztia miatu du lekutik bertatik —nire itzala ehizatu nahian ari da, nire asmoak—, gizon bat bizikletan pasatu da bien atzetik gero, eta egun ooon oihukatu die abiadan desagertu baino lehen.
Argazki bat egin diet logelako gortinen ostean gordeta eta etxeko taldera bidali dut, ea ezagutzen dituzten. Barrez lehertu da ama —emotikonoen arabera—. Ongi etorri, laztana.