Egunen alde zuria
Egunen alde zuria
2026, nobela
224 orrialde
978-84-19570-70-3
Azala: Helena Goņi
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
2021, poesia
Egunen alde zuria
2026, nobela
224 orrialde
978-84-19570-70-3
aurkibidea

Aurkibidea

Gelan bertan...

Urtarrilean itzuli nintzenean...

Den-dena entzuten da...

Hemen jaio zen aita...

Batzuetan, joaten denean...

Gari-soroak...

Ogia egin nuen atzo...

15:02

Etxean egon arren...

Enkargu bat...

Eta, zer egiten duzu...

Lan-mahaian itsatsi dut...

1966

Martxoko lehen astelehena...

Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...

Lepoa ez datorkit bere onera...

09:52

Has gaitezen lehenbailehen...

Eliserekin bideodeia...

Lurrazalean bere putzuak...

Osabak bohemioa deitzen dio...

Bi zakurri begira nago...

Bakoitzak bere herria...

1974

Insomnio-gauen...

18:38

Lagunen ohitura da...

Izena...

Itoitzek, Aiak eta hirurok...

Garai bateko kandelak...

1965

Udaberri hasieran...

Hodeian zenbait gauza ordenatzen...

Lanbroa desegitean...

Zazpietan hasi eta...

Zenbat gauza...

Aiaren deia...

Bohemiaren ideia...

22:06

1977

Poesiaren erabilera nagusia...

Lortu dut...

Ahateak ikusten ditut...

Ez du argitu oraindik...

Eguerdiko ordu biak...

Manexen ahots-mezua...

1989

Ahoa zabal-zabal...

Poesiak mundu hau...

Aspaldi ikusten ez nuen...

Aiaren mezua...

Kaixo, familia...

Erosketekin etxerantz...

1994

Bizitokiz aldatu da...

Zeru ugari...

Oso bero eman dute...

00:12

Gurasoen etxeko loreak...

Egun batzuetan...

Zortzi edo bederatzi urte nituenean...

Kate Zambrenoren...

16:07

Inoiz ezagutu dudan...

2008

Hegoaren herriko jaiak dira...

Beņaten postal mugikor bat...

Udazken igande batez...

Itzal bat atarian...

Bada gela bat...

Itoitzekin geratu naiz...

Lur egon zen atzo etxean...

Gauza handia da...

Pisu bat ikustera noa...

Gurasoak ere bueltan...

Batzuetan pentsatzen dut...

10:14

Itoitzen amona hil da...

Bi mende eman ditugu...

Hitzordu bat eskatuz...

Euroa. 30 galdera praktiko...

1980

Egun ona lan-mahaian...

Ez dakit nola...

Geratzen den denboraren kalkulua...

Denbora zifretan jartzea...

Esnatu...

1968

Parranda egin genuen atzo...

21:24

Txilek maiteminduta zeukan Andrea...

Loaren profesionala...

Bakerik ez dudanetan...

Abiadura kontua da...

Manexen etxean...

1931

Hegoa etorri da...

Ikasle garaian...

Editore italiar bati...

1999

Azaroa zen...

Antonio Morra...

Etxean sartu eta gutxira...

Ez neukan arrastorik ere...

Larunbat goiz lasai bat...

1971

Besaulkia leiho kontran...

1986

Egunen jarioari amore ematea...

Medikuarengana...

07:02

Gau bateko lagun bat...

Batzuetan liburu bat...

Beņaten herrian...

Baikorra naizela...

Aita bisitatzera...

Izebak argitu didanagatik...

Hemen pasatu beharrekoak...

Hegoak dio...

Ikaskide ohi batekin...

06:41

Lurrekin igaro dut...

Izebak berreskuratu zituen...

2005

Etxe bat ezkutaleku bat da...

Isiltasuna...

Mma etxe aurretik...

2017

Artean gaua denean...

Umeak...

Lagun batentzat...

Idaztea zera esatea da...

Jatetxedun gasolindegi bat...

1983

19:32

Izango den hori...

Leku gutxitan egiten da lo...

1958

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Gelan bertan...

Urtarrilean itzuli nintzenean...

Den-dena entzuten da...

Hemen jaio zen aita...

Batzuetan, joaten denean...

Gari-soroak...

Ogia egin nuen atzo...

15:02

Etxean egon arren...

Enkargu bat...

Eta, zer egiten duzu...

Lan-mahaian itsatsi dut...

1966

Martxoko lehen astelehena...

Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...

Lepoa ez datorkit bere onera...

09:52

Has gaitezen lehenbailehen...

Eliserekin bideodeia...

Lurrazalean bere putzuak...

Osabak bohemioa deitzen dio...

Bi zakurri begira nago...

Bakoitzak bere herria...

1974

Insomnio-gauen...

18:38

Lagunen ohitura da...

Izena...

Itoitzek, Aiak eta hirurok...

Garai bateko kandelak...

1965

Udaberri hasieran...

Hodeian zenbait gauza ordenatzen...

Lanbroa desegitean...

Zazpietan hasi eta...

Zenbat gauza...

Aiaren deia...

Bohemiaren ideia...

22:06

1977

Poesiaren erabilera nagusia...

Lortu dut...

Ahateak ikusten ditut...

Ez du argitu oraindik...

Eguerdiko ordu biak...

Manexen ahots-mezua...

1989

Ahoa zabal-zabal...

Poesiak mundu hau...

Aspaldi ikusten ez nuen...

Aiaren mezua...

Kaixo, familia...

Erosketekin etxerantz...

1994

Bizitokiz aldatu da...

Zeru ugari...

Oso bero eman dute...

00:12

Gurasoen etxeko loreak...

Egun batzuetan...

Zortzi edo bederatzi urte nituenean...

Kate Zambrenoren...

16:07

Inoiz ezagutu dudan...

2008

Hegoaren herriko jaiak dira...

Beņaten postal mugikor bat...

Udazken igande batez...

Itzal bat atarian...

Bada gela bat...

Itoitzekin geratu naiz...

Lur egon zen atzo etxean...

Gauza handia da...

Pisu bat ikustera noa...

Gurasoak ere bueltan...

Batzuetan pentsatzen dut...

10:14

Itoitzen amona hil da...

Bi mende eman ditugu...

Hitzordu bat eskatuz...

Euroa. 30 galdera praktiko...

1980

Egun ona lan-mahaian...

Ez dakit nola...

Geratzen den denboraren kalkulua...

Denbora zifretan jartzea...

Esnatu...

1968

Parranda egin genuen atzo...

21:24

Txilek maiteminduta zeukan Andrea...

Loaren profesionala...

Bakerik ez dudanetan...

Abiadura kontua da...

Manexen etxean...

1931

Hegoa etorri da...

Ikasle garaian...

Editore italiar bati...

1999

Azaroa zen...

Antonio Morra...

Etxean sartu eta gutxira...

Ez neukan arrastorik ere...

Larunbat goiz lasai bat...

1971

Besaulkia leiho kontran...

1986

Egunen jarioari amore ematea...

Medikuarengana...

07:02

Gau bateko lagun bat...

Batzuetan liburu bat...

Beņaten herrian...

Baikorra naizela...

Aita bisitatzera...

Izebak argitu didanagatik...

Hemen pasatu beharrekoak...

Hegoak dio...

Ikaskide ohi batekin...

06:41

Lurrekin igaro dut...

Izebak berreskuratu zituen...

2005

Etxe bat ezkutaleku bat da...

Isiltasuna...

Mma etxe aurretik...

2017

Artean gaua denean...

Umeak...

Lagun batentzat...

Idaztea zera esatea da...

Jatetxedun gasolindegi bat...

1983

19:32

Izango den hori...

Leku gutxitan egiten da lo...

1958

 

 

Ez nekien ikaskide ohien bazkaria egiten jarraitzen genuenik, gutxiago, hainbestek jarraitzen zutenik agertzen. Duda joan-ez joan; hor non noan.

      Basurde buru batek egin digu harrera ehiza-elkartean sartu eta lehen gauza; han jarraitzen du, duela hamabost urte eta gaur berdin-berdin, azpitik sartu-irtenean aritu garen beste inor ez bezala. Ezkiak daude atarian eztanda egin berritan, lurrin arin bat hedatzen, eta haren loreak Beņatek infusioetarako erabiltzen dituenak direla uste dut, lasaitzeko, loarekin laguntzeko gomendatu izan dizkidanak, baina hemen ez da nigandik halako jakintzarik espero eta ez dut ezer esan.

      Kasik institutu garaitik ikusten ez nuen ikaskide ohi batek —Jon; nire perfekzio nahia eta bere utzikeria erabat etsaituta ibili izan ziren bere garaian— neska-laguna ekarri du —Laura, kolonbiarra—, eta marmarra iritsi zait bazkari honetara bikotekiderik gabe etortzea adostu zelako. Haiek izan ditut aurrean —beste bat da Jon, norbait adeitsua orain—, eta Aia alboan —postrea baino lehen bultzatu nau kanpora, haize apur bat?, jokaldia komentatu guran, aspaldi irten gabe eta euforiarantz—. Jaiak auzoan, koloretako banderatxoek ebaki dute zerua.

      Eskola garaiko kontuak atera dira, eta gustura egon naiz entzuten, harik eta kontakizunen angelu itsuak nabaritzen hasi naizen arte. Begirada bihurritu bat sumatu dut nirearen bila —Mattin, garaian mito erotikoa— eta begi berde horietatik iheska ere ibili naiz —benga ja, Mattin, orain?—. Pepsi errotuludun metro eta erdiko barraren bueltan gertatu da hortik aurrerakoa, modu arrotz batean inbidia eman didaten gaztetxoz inguratuta; haien pare, gauza likatsuak tragoan irentsiz gu ere, hurrup eta klik.

      Gauza inportanteak esan diren biribil batean hartu dut parte, kontrola aski nasai, gauak berea egin duenean, eta leku berean bueltaka esnatu naiz gero, politikaz eta maitasunaz hitz egin genuela bai, baina zenbateraino zer esan nuen zehaztu ezinda. Urduri, apur bat. Eskerrak mezu trukea egon den igandeak pisua hartu baino lehen —ez hartu atzo esandako ezer serio, bai?, Maiderrek; hirurok oheratzearena ere ez?, Mikelek; nork esan zuen hori?, Maiderrek—, eta poza eman dit haien konplizitatea berreskuratu izanak, urte mordo baten eta gauza mordo baten ostean, berriz joaten uzteko izango dela jakin arren.

      Afaria egin bitartean, Adrianne Lenker sukaldean nirekin, damutu egin naiz —damu txiki-txiki bat— Mattini jokoa segitu ez izanagatik.