
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Artean gaua denean esnatu naiz.
Ohe ondoko argia piztuta utzi, sukaldera jaitsi, irratia entzun —faxismoaren gorakada gosaltzeko—, eta ohera buelta irakurtzera. Lurretik sabaira doan leihoa irekita daukat, hari eusten dion aulkia arropaz gainezka. Zirrikitu bertikal horretatik ikusiko dut eguna argitzen —irratian gogorarazi dute begiratzeko, ederra datorrela—.
Oraindik beltza da, baina txolarreak dagoeneko ahalegin betean ari dira eta hiri handi bateko nasan goizero pilatzen den langile saldoaren irudia datorkit gogora.
Une honek luzeago irautea nahiko nuke goizero, tarte batez erraztu egiten dela dirudi munduaren eta barneko uren arteko tratua.
Argitzen hasita, oraindik zenbaitek zakiltxodun haurtxoei janzten dien urdina zabaldu da zeruan, eta kolpe batzuk entzuten ditut urrutian, arotz batenak balira bezala. Autoren bat, berbarik ez. Txoriak jada beste nonbait dira, beste norbaitenak orain, eta mendia lo, mila urteko ume handi bat bezala.