Egunen alde zuria
Egunen alde zuria
2026, nobela
224 orrialde
978-84-19570-70-3
Azala: Helena Goņi
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
2021, poesia
Egunen alde zuria
2026, nobela
224 orrialde
978-84-19570-70-3
aurkibidea

Aurkibidea

Gelan bertan...

Urtarrilean itzuli nintzenean...

Den-dena entzuten da...

Hemen jaio zen aita...

Batzuetan, joaten denean...

Gari-soroak...

Ogia egin nuen atzo...

15:02

Etxean egon arren...

Enkargu bat...

Eta, zer egiten duzu...

Lan-mahaian itsatsi dut...

1966

Martxoko lehen astelehena...

Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...

Lepoa ez datorkit bere onera...

09:52

Has gaitezen lehenbailehen...

Eliserekin bideodeia...

Lurrazalean bere putzuak...

Osabak bohemioa deitzen dio...

Bi zakurri begira nago...

Bakoitzak bere herria...

1974

Insomnio-gauen...

18:38

Lagunen ohitura da...

Izena...

Itoitzek, Aiak eta hirurok...

Garai bateko kandelak...

1965

Udaberri hasieran...

Hodeian zenbait gauza ordenatzen...

Lanbroa desegitean...

Zazpietan hasi eta...

Zenbat gauza...

Aiaren deia...

Bohemiaren ideia...

22:06

Ez nekien...

1977

Poesiaren erabilera nagusia...

Lortu dut...

Ahateak ikusten ditut...

Ez du argitu oraindik...

Eguerdiko ordu biak...

Manexen ahots-mezua...

1989

Ahoa zabal-zabal...

Poesiak mundu hau...

Aspaldi ikusten ez nuen...

Aiaren mezua...

Kaixo, familia...

Erosketekin etxerantz...

1994

Bizitokiz aldatu da...

Zeru ugari...

Oso bero eman dute...

00:12

Gurasoen etxeko loreak...

Egun batzuetan...

Zortzi edo bederatzi urte nituenean...

Kate Zambrenoren...

16:07

Inoiz ezagutu dudan...

2008

Hegoaren herriko jaiak dira...

Beņaten postal mugikor bat...

Udazken igande batez...

Itzal bat atarian...

Bada gela bat...

Itoitzekin geratu naiz...

Lur egon zen atzo etxean...

Gauza handia da...

Pisu bat ikustera noa...

Gurasoak ere bueltan...

Batzuetan pentsatzen dut...

10:14

Itoitzen amona hil da...

Bi mende eman ditugu...

Hitzordu bat eskatuz...

Euroa. 30 galdera praktiko...

1980

Egun ona lan-mahaian...

Ez dakit nola...

Geratzen den denboraren kalkulua...

Denbora zifretan jartzea...

Esnatu...

1968

Parranda egin genuen atzo...

21:24

Txilek maiteminduta zeukan Andrea...

Loaren profesionala...

Bakerik ez dudanetan...

Abiadura kontua da...

Manexen etxean...

1931

Hegoa etorri da...

Ikasle garaian...

Editore italiar bati...

1999

Azaroa zen...

Antonio Morra...

Etxean sartu eta gutxira...

Ez neukan arrastorik ere...

Larunbat goiz lasai bat...

1971

Besaulkia leiho kontran...

1986

Egunen jarioari amore ematea...

Medikuarengana...

07:02

Gau bateko lagun bat...

Batzuetan liburu bat...

Beņaten herrian...

Baikorra naizela...

Aita bisitatzera...

Izebak argitu didanagatik...

Hemen pasatu beharrekoak...

Hegoak dio...

06:41

Lurrekin igaro dut...

Izebak berreskuratu zituen...

2005

Etxe bat ezkutaleku bat da...

Isiltasuna...

Mma etxe aurretik...

2017

Artean gaua denean...

Umeak...

Lagun batentzat...

Idaztea zera esatea da...

Jatetxedun gasolindegi bat...

1983

19:32

Izango den hori...

Leku gutxitan egiten da lo...

1958

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Gelan bertan...

Urtarrilean itzuli nintzenean...

Den-dena entzuten da...

Hemen jaio zen aita...

Batzuetan, joaten denean...

Gari-soroak...

Ogia egin nuen atzo...

15:02

Etxean egon arren...

Enkargu bat...

Eta, zer egiten duzu...

Lan-mahaian itsatsi dut...

1966

Martxoko lehen astelehena...

Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...

Lepoa ez datorkit bere onera...

09:52

Has gaitezen lehenbailehen...

Eliserekin bideodeia...

Lurrazalean bere putzuak...

Osabak bohemioa deitzen dio...

Bi zakurri begira nago...

Bakoitzak bere herria...

1974

Insomnio-gauen...

18:38

Lagunen ohitura da...

Izena...

Itoitzek, Aiak eta hirurok...

Garai bateko kandelak...

1965

Udaberri hasieran...

Hodeian zenbait gauza ordenatzen...

Lanbroa desegitean...

Zazpietan hasi eta...

Zenbat gauza...

Aiaren deia...

Bohemiaren ideia...

22:06

Ez nekien...

1977

Poesiaren erabilera nagusia...

Lortu dut...

Ahateak ikusten ditut...

Ez du argitu oraindik...

Eguerdiko ordu biak...

Manexen ahots-mezua...

1989

Ahoa zabal-zabal...

Poesiak mundu hau...

Aspaldi ikusten ez nuen...

Aiaren mezua...

Kaixo, familia...

Erosketekin etxerantz...

1994

Bizitokiz aldatu da...

Zeru ugari...

Oso bero eman dute...

00:12

Gurasoen etxeko loreak...

Egun batzuetan...

Zortzi edo bederatzi urte nituenean...

Kate Zambrenoren...

16:07

Inoiz ezagutu dudan...

2008

Hegoaren herriko jaiak dira...

Beņaten postal mugikor bat...

Udazken igande batez...

Itzal bat atarian...

Bada gela bat...

Itoitzekin geratu naiz...

Lur egon zen atzo etxean...

Gauza handia da...

Pisu bat ikustera noa...

Gurasoak ere bueltan...

Batzuetan pentsatzen dut...

10:14

Itoitzen amona hil da...

Bi mende eman ditugu...

Hitzordu bat eskatuz...

Euroa. 30 galdera praktiko...

1980

Egun ona lan-mahaian...

Ez dakit nola...

Geratzen den denboraren kalkulua...

Denbora zifretan jartzea...

Esnatu...

1968

Parranda egin genuen atzo...

21:24

Txilek maiteminduta zeukan Andrea...

Loaren profesionala...

Bakerik ez dudanetan...

Abiadura kontua da...

Manexen etxean...

1931

Hegoa etorri da...

Ikasle garaian...

Editore italiar bati...

1999

Azaroa zen...

Antonio Morra...

Etxean sartu eta gutxira...

Ez neukan arrastorik ere...

Larunbat goiz lasai bat...

1971

Besaulkia leiho kontran...

1986

Egunen jarioari amore ematea...

Medikuarengana...

07:02

Gau bateko lagun bat...

Batzuetan liburu bat...

Beņaten herrian...

Baikorra naizela...

Aita bisitatzera...

Izebak argitu didanagatik...

Hemen pasatu beharrekoak...

Hegoak dio...

06:41

Lurrekin igaro dut...

Izebak berreskuratu zituen...

2005

Etxe bat ezkutaleku bat da...

Isiltasuna...

Mma etxe aurretik...

2017

Artean gaua denean...

Umeak...

Lagun batentzat...

Idaztea zera esatea da...

Jatetxedun gasolindegi bat...

1983

19:32

Izango den hori...

Leku gutxitan egiten da lo...

1958

 

 

Ikaskide ohi batekin egin nuen topo duela egun batzuk. Aukera bat egon zen bietako inor bestea bestea zela seguru egon ez, eta bakoitzak bere bidetik segitu zezan, baina Elena?, esan nion, eta Joana!, ezagutu ninduen. Bere garaian, asko miretsi nuen norbait izan zen.

      Marrazkilaria da, egonaldi bat egitera etorri da mendiko aterpetxe batera; denbora asko-asko zen ikusten ez nuela. Tarteko ezagunen bidez izan dut bitartean haren berri, bidali dizkiot goraintziak, maitasun papurren bat. Haien bitartez jakin dut urruneko beste lagun komun baten bikotekide dela, saio bat duela irrati libre batean, sorkuntza lanari bete-betean emanda dabilela. Bere ahotik entzun gura nuke dena, baina ez daki noraino dakidan eta ez du dakidan ia ezer aipatu, jabetu naiz.

      Aurrekoan izan zen hori, ezustean topo egin genuenean. Kafe bat hartzeko geratu gara gaur, eta zalantza nik idatzi izan ez banio egingo ote zukeen berak. Urduri antza ibili naiz, beraz, aurretik eta baita momentuan bertan ere, gauzak ondo, gauzak handi esan guran, dena baldar esaten azkenean. Lasai ikusi dut bera, bere gauzekin zoriontsu, eta nahiko nuke ni ere kapazago banintz alaitasun bare horri nirekin luzaroago eusteko.

      Sentitu dut leku dibertigarriagoan dagoela bera, jende suspergarriagoz inguratuta, irudimena zaintzen, bidea ertzetatik zabaltzen, horrekin krisiak izan dituela kontatu didan arren. Kontrastean, leku zurrunagoetatik ez ote nabilen ni, bakarti samar askotan. Nire lekua da, bilatu dudana, bideak ekarri didana, eta maite dut —kontrako itxura eman dut agian haren aurrean—. Berak ere nire egunen berri izatea estimatu duela sentitzea hartu dut faltan, baina ez dakit zertara datorren halako premia. Kafe bat hartu aspaldiko partez lagun batekin. Hori zen dena, Joana. Hori izan da. Ez dut ulertzen zergatik egin behar dudan guztiaren errepasoa gero aldiro. Ez zaizulako gustatzen, baina hori ere bazarelako —eta zu zein zara?—, hurrengoan ere joango zarelako pentsatzen ez egin hori eta egingo duzulako —Zerocalcareko armadilloa?—.

      Edonola ere. Poztu nau ondo doakiola ikusteak.

      Pentsatu dut badela lagunago nahi genukeen jendea. Ez duena norberarekiko interes bera erakusten, ez duena inoiz egin, edo egin zuena behin baina ez duena gehiago egingo. Nik ere egin dut, gaixo kroniko bihurtzen utzi zenbait harreman.

      Manexi deitzeko gogoa sartu zait —Hegoari, Beņati, Aiari, Itoitzi—, sentitu dudanean ez direla hainbeste ere bizitza bat gertutik inguratzen duten izenak; lekuz aldatu direla hor aurpegiak, lekuz aldatzen jarraituko dutela, izenak eta aurpegiak, hondar gainean harriek oihalari nola, bizitzari bere lekuan eusten.

      Gero, orain, buztan luzeko bonbillaren argipean, euria gauari zarra-zarra emana.