Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Lehengoan ageri zuan,

maisuek soilik dakiten era horretan.

 

Morroiak filmatu zian urkabe bat,

eta gero ikusleren baten aurpegi bat, tentsioak irentsia,

begiak zabal-zabal nerbioek gorrituta

eta klaskada batean klok soinu lehor bat sartu zian

eta mutu tinkaturik lotu zitzaizkioan niniak.

 

Ez zuan anpulurik isuri,

zabalagotu eta gorriagotu baino ez zituan egin.

 

Sekuentzia ikaragarri gogorra duk,

zuzeneko emisioa baino askozago,

atxilotua gorpu bihurtzen sentitzen duk

hotzikara batean

baina kontua duk

errealismoa zeinen xingleki lortu duen tipoak,

begien eta soinu baten joko hutsez. Plano bitan.

 

Hik ere badakik poeta,

begi sarkorrak dituala esan ditek usu.

Egiak,

hitzak baino,

makilaje apur batez

antzezturiko sekuentzia txiki horiek dituk.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus