Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Telegrama berriak iritsi zaizkigu kartazal usaintsuetan:

antigoaleko ohar sinplifikatuak heriotzara bidean

eta zure malko batek korritu duen beltzune lohi bat, ttiki.

 

Nahiz eta ibar urrinetan amiltzen diren cadillacak

nola winston bat edo james dean jeans karreterako seinaleak

laugarren zaldiak irabaziko du etorkizunera galopan.

 

Paradisutik borreroak emazte aspertua zelatatzen du

karta jokoetan begi iheslariek speedetan zintz

irensten dute ziutatea,

irudi zirimola batean igaro dira fotogramak garunetik.

 

Zelan deskribatuko dizut, ttiki,

odolaren borborrean zure gaindosiaren atauteak baino

ez dagozela?

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus