Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ikarak eta ezinegonaren gaitzek

borrokaren etxeak, borroka gabeko etxeak

gatibatzen dituzte ostiral gauetan bolanta sareetan.

Telefonoa heriotza zigorren legezko gauzatzea da,

torturaren eta inkonprentsioaren mezulari,

lorik hartuko ez dutela jakinik oheratzen dira,

zeren aiduru asmatu ezinean.

Ateko giltzarrapoa eta goizaldeko deiaren harrabotsa,

figura gazteak, akidurak joak,

begiztatzen dituzte ohe ertzetik

eta ondo ibili den edo larregi ez edateko diotse,

«kontuz otoi» itzultzen den hizkuntza klandestinoan,

komuneko merkromina potearen zaratek bildurik

haurra etxean iragartzen duen gasolina zaporez.

 

Tenore laburrez begiren bat ixtea erdiesten dute

biharamunak bakea ez baina

ardura handiagorik ez ekartzea otoiztuz.

 

(Auzokideen telefono deiak ziztaturiko

anplifikadorearen terrorez jotzen du:

malko bat, tamal isila eta hasperen krudela).

Hurbildu diren arren beste egun bat joan dela

izkiriatzen du eguneko gerrako parteak.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus