Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

it is the undoubtable thought, my friend

the thought that says «I'm right»

Bobby Sands

 

Gure kantuak terrorismoaren apologia zirelako galarazi

eta klandestinitatera joan ziren musika tresnak,

baina lan gaitza da kontrabandoa laztana,

gure gerra himnoak behialako tinkotasunez aditzea

geroz eta nekosoagoa bihurtzen ari da.

 

Erre egiten gara ezein gaitajolek jasango ez lukeen

martxa militarrean, eta gose grebalarien

sabel hustuetako haizez elikatu eta aurrera jo nerabezaroko

maitasun gutunen erantzunen zain bagengoz lez.

Zokogune ezkutuetan gorde dituzue notak

eta gure ahotsa

sirenen sinfoniaren ispilu beldurtua baino ez da.

Espetxeetan burdina bikoitzak jarri dituzte

hezurdurek ez dezaten ihes egin eta hemen gabiltza

nola edo hala botilak biltzen.Mapetan gudariren baten errautsak ezagutzen ez dituen

mendi galduren bat xerkatzen dugu,

Eta ohituegi gaude etsaiaren tiro hotsetara

eTa lau harri eta gasolina litro pare bat

etA zure trikitien zain gaude eta eta armak behar ditugu.

Gure kotizazioa goitik dabil eta gure litro erdik

bederatzi milimetrok eta bostehun kilok beste balio du.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus