Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Mutiko gazteak

dastatzera ere iritsi ez den lehen

maitasun galduaren begiekin antzematen du mundua

eta galderak eta hausnarketak eta

erabakiak bilatzen ditu

«nik maite haunat, ordea»

atzera idatziko ez duen boligrafoa

orrian kolpatzen den antzera

azken tinta mantxak azaleratzeko.

 

Nahiko luke indartsua izan

porturik portu gizon zintzoen emazteekin larrua jo

eta pirata errebeldeen kanoiekin kale borrokara lotu.

 

Munduak bera ikustea nahiko luke

arrakastadun exekutibo zoriontsua bailitzan

ezkermuturrekogaztebiolentoinkonprenituenbertsioan,

baina iraultzari ere ez dio itxaropen izpirik sumatzen

bihotz erituen gorritasunetik landa.

 

Astiro eraikitzen ditugu hilobi untziak

zain ditugun lurralde birjinetara nabigatzeko.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus