Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GROZNI

 

Ospitale hotz baten atarian utzi dut maitasuna.

Kirofanora bidean atera dute anbulantziatik

eta tiro hotsen arteko musikarekin ikusi dut

azkenez kale ertzetik.

Orain, abenidan behera,

frankotiratzaileen begi iltzatuak sumatzen ditut,

fusilen harriduraren atzetik, elurrak mosua pitzatu die,

egunsentiaren hutsaltasunean

inportanteegi sentiarazten gaituzte,

leiho tarteetatik,

otoitz herabeak indiskrezioz isurtzen dira.

 

Tentsioak konnotazio gogorregiak ditu

lur honetako kristalezko arriskua definitzeko.

Isiltasuna da gure dramaren bsoa.

Bailara urrinetako kanoiek hondo lehorra osatzen dute

eta zurrumurru musulmanek biltzen dute

erresistentziaren opari papera.

 

Ez dezala tiroak zuen itxkeriar egunsentia eten;

ez ezazue makurtze deklaraziorik sina sirena hotsekin,

ez gutxietsi gure inteligentziaren bonbak.

Borroka, lantzean behin,

lau kamera eta txeke sekretuak baino gehiago izan daiteke.Jostunek firu meharrak atera zituzten

ahanzturaren mesanotxetik.

Ehundegiek ez zuten sekula halako ekoizpenik ezagutu,

tar-tar entzuten genituen josteko makinak.

Zoriontsu egin gintuzten garaiak ziren.

Ez ginen aspertzen,

nahiz eta zoriontsuak ginela jakin ez.

Gosea ez baina,

hotzaren amaiera genekusan trenka haietan.

Eta, zergatik ez, gosebakoak izanik

zoriontsuak ginela amesten genuen.

Etorkizuneko zoriontasuna metatzen genuen kaxoietan,

norbera lau bider janzteko lain

superprodukzioan ziharduten ehundegiek.

 

Eta hotza iritsi zenerako betiko amaitu zen artilea.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus