Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Sasoi berrietan arantza bi iltzatu zitzaizkidan.

Batek, sumindura pizten du uneoro

Eta hor nabil

Morfinaz anestesiatzen eta gasolina txertoz

erreduren zokogune bila.

 

Zure labanaren punta ez dut aurkitu oraindik.

Ez du sumindurarik pizten, ez

Zure izeñoa zizelatu zuen haragi bizitan garaipen seinale

Derrotaren kontzentrazio zelaian kondenaturik

Arantza bi iltzatu zitzaizkidan sasoi berrietan

Batak negarra eta irribarrea eta indarra eta eusten irakasten du

Eta bigarrenak psikiatriaren teoria ankerrenak frogatzen ditu.

Eta ez dago egurra emango dion gasolinarik.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus