Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Atzeko mahaitik so egiten dizut goizero

gaurkoan jertse grisa ekarri duzu

begiratua gozotzen dizun hura

eta bigarren, laugarren eta bosgarren orduetan

hartu dituzu apunteak

hirugarrenean kafetegian itxaron zaitut

liburutegitik noiz itzuliko zinen zain haxixa errez

eta maitasun poemetako liburuetan

zure silueta marraztuz

 

(milaka bidezidor desolamenduaren auzuneraino)

 

orrazkera berriak beste itxura bat eman dizu

nolabait, blonda arriskutsuagoa zara orain

eta jelosiak jota miratzen dut zure atzekoei

oparitzen diezun irribarre bakoitza

noizean behin adats solteetako kamuflajean

gure basamortura oasi azulak dakartzazula imajinatu

eta atoan itzultzen zara

irudikeria baten moduan desagertuz

 

(milaka kontrol eta errepide bonbardatu gure herriskaraino)

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus