Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Zuri eskribidu behar deutsudala dinostee

nire bihotz minak munduari biluztu.

«Poesidxek etxok iraultzarik ingo»

«dabilenak etxok berbari'pe iten, da gitxiau, eskribidu»

eta antzekoak dinosteez

eta egia da,

poema hau baino efektiboagoa da

artez kaskora joakon baldosa bat.

 

Baina oraindik poemak paperez eta

on line bakarrik dagoz

eta utilizar preferentemente antes de: 07 abril baino

ez dakarre kondoi kaxetan, eta gero argibideak. Prosaz.

 

Bardin

arrazoia daukagu biok eta

surtara bota behar geunke poesia

garrak lehentxuago poetakaz isetuta.

 

Halan trankil prestatuko geunkez gure koktelak,

narrua joten joan orduko.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus