Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Kontraesanen jertseak emendatzen ditugu

«jo egik atzera».

Helmuga basamortuaren erdiko trenbidea lez da,

panoramika bistako haitzuloan amaiera difuminatua,

multiplikazio infinituak egin ditzakegu

garenaren eta beharko genukeenaren,

zelan duin mantentzearen

eta eztabaida saio aberatsenak

gin-kas pare baten liluran.

Nik ez dakit giltza daukadan edo

bidezidorra estaltzeko sasi gehiago dakartzadan

baina mihi bako mosuak politically correct eta

praktikan inkorrektoak dira.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus