Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Xirula ttiki batek jotzen du

stratford haraneko melodia,

errari, gorputzak edozein muino txokotan

batzen ziren sasoiez oroituz,

itzuliko ez garen lur garaiak eta han

gelditu ziren izakiak gogoan,

eta tristurak harrapatzen gaitu

ontziaz bestaldeko taberna zuloan.

Bizitza dohakabeen bisitak atxilotu gintuen gisara,

itzultzeko lain sos pilatzea

ametsa baino ez izatearen ikara,

eta ikara

gaur gauez ere ez zaudelako ene ohean.

 

Basotik trago heze bat hartzen dut

lei tarteak urtuz mihi dorpez.

 

Gero txaloak, harpa bat eta

gaitarik solemneena entzuten dira,

nola alkoholdun malenkonia tanta bat

lekeitioko portuan.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus