Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Banekien aspaldi okerturiko bidegurutze hartatik

bizitza kamuflatuak baino ez zeudela

kalean eta herriko tabernetan sortutako seinak,

atzerapausorik ez dagoela

lautada asagoetan aurkitu genituen

iraultzarako dekoratuak,

non eta gizakia infinituaren bertigoan galtzen baita.

Eta armaturik bailara intsumituren bat

gure mapetan gatibatuko zutelakoan,

aurrera bidean ibar ilehori hura

agertu zitzaidan ipar-orratza biluziz

imitaziozko artizarrak jarraitu nituen

uztaileko egun euritsuetan.

 

Beharbada jakin behar nukeen

Artxanda ez dela Hollywood Hills

eta Bilbok Los Angelesen mozorroa baleuka

Kafe Antzokian klub kirastuetako pertsonaiez

eta malenkonia hezez makilatu gintezkeela.

 

Hortaz, zelan ez dut oroitzen

zein praka zeramatzan eta ondo lotzen ote zitzaion

kamiseta estu hura?

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus