Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Gainez egin beharrean irteten dira untziak

gure portuetatik,

bultzaka eta kontrabandoan eginiko tiketekin

igo da jendea,

baina gaurko ordulariek ez dute eresi askatzailerik joko.

Auzoko mutilak oparitu zion gona urdina

etxeko errautsen artean utzi du neskak,

dena abandonatu dugu atzean,

hondamendiaren erresumako egoile

lur zatiak ere bonbaz josten dira gurean,

goizaldean etxeratzerakoan daramagun

whisky botilaren antzera hustu dira zelaiak

eta aurtengo uztak nekez kenduko digu gosea.

Munizioa erein genuen eta heriotza baino ez dugu biltzen,

co. down    co. kilkenny    co. kerry    co. sligo

lur berrietako albisteek betetzen digute sabela

eta joan direnentzako mezuak daramatzate coffin ship-ek

idatziko diegula esaten diegu,

beren esku gaudela eta gugan inbertitzeko erreguan.

Duintasunak deus gutxi balio baitu elikatzeko.

 

Untzi horietan doa gure etorkizuna.

Hemen gure iragana ehorzteko lurraz ere

desjabetu gaituzte.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus