Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Dolu jaka jantzirik altxatu da artizarra gure ortzemugan.

Kriseilu zaurituen saminezko mintzo lehorrak egiten dio ihes,

esaldirik osatu ezinean.

Gaur bere leinuruak ez du ohiko argirik.

Ez, gaur torturaren argi urdinska baino ez dago

eta zu laztana armairuan gordetako

kontu ezkutuetan zatoz,

udagoien isilen sekretuak gatibatzen dituzu

zilar koloreko eraztunetan.

 

Eliza bateko organoak zabaltzen du eguna eta

sorozabalen martxak sarraila giltzaperatzen du

lur honen heriotzazko zerrendan.

Kaleak zure poemetarako tintazko kaputxekin bete ditugu.

Handiegia da labankadaren iltzadura.

Territorio arantzatsu hau

ez zuten maitasunerako konkistatu

eta nire graffitiek zure izena bakarrik idatz dezakete,

sprayetatik amonal dosirik eskaini ezinda.

Gaur egun sei letratan biltzen dugu heriotza zigorra.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus