Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LAU KONTU EZKERREKIN

 

Bide arantzatsuak egokitu zitzaizkigun eta

bestela uste bagenuen ere

ez geunden jipoietara ohiturik.

 

Tentsioari eta lepo makilakatuei aurre egitea

egunsentiko opari genuenean,

gutariko banakoen multzoa

batasun hausnargea zenean

aldegin zenuen,

urrunetik zetozen albiste nahasiekin batera

oroitzapen bihurtu zen egunerokotasuna,

haragitan markaturiko oroitzapen egin zen bizitza,

zalantzak eta gaztetasuneko presak

eta ihauteriak eta turnoak eta doako katxiak

enrike eta marisarekin

berbetan hastea edo antolamendua eztabaidatzea,

ohartu ginen hura gidoian ez zegoen pasartea zela.

 

Saiatu gara

inprobisazioaren funtzioa ahalik eta ondoen betetzen,

amildu zaigu guk ere igartzen ez genuen tinkotasun hura.Oraindik orain

kale artean gorputz segailak gurutzatzen ditugunean

mekaguendios batek egiten digu ihes

bihotzean ereindako omenaldia dela adieraztearren-edo.

Ezker, guk daukaguna eta iraganaren flashak dauzkagu

izan beharrekoa horretan mugatzen delakoan.

 

Non gaude zure ausentziaren zubian?

Zein solairutan ezkutatu dugu gure izate maingua?

Nortzuk ditugu adiskideak?

Ezer ez esatea merezi duten galderak doaz auzoan zehar

izkinaren batean topo egingo duzuelakoan.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus