Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Tentsioa azaldu nahian zure erretratua irten zait:

ez dute emititu zure etorreraren iragarpena

mutu dabiltza kalatxori hegalariak pasean,

beren begietan

gosea baino ez da irakurtzen ahal

laguntza eskatu nahi luketen

letrakera sentsazionalistaz

pankarta debekatuaren garabitik zintzilikatu dira

baina ez diote arean.

Ibaiak ere zalu betetzen ditu azken urratsak

zubian behera amildu ziren poemetan erreparatu barik

beharbada mezu ttikiak ekoiztuko ditugu labe garaietan

azkeneko aldian ezer gutxi arrantzatu genuen

botila anonimoen gutunetan badakizu

oso lanpetuta zabiltzala eta kafean

esne gutxiago botatzen duzula orain

kaleak erdi hutsik dagoz laztana

isiltasunaren artistek

furgonetetatik garbitu dizkigute paretak

gaurkoan inork bazatozela asmatu orduko

nik leihoak itxita itxaroten dut egunsentia

eta terrorearen helikopteroak

bere biblia opari eman dit

erresuma ikusezineko psikiatren bezero

 

Berri onak ote dakartzazu ahaztu zaitugunontzat?

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus