Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Berunezko xafletan urtu didate maitasuna

eta orain eite perfektuagoa du

merkaturatzeko errazagoa izango omen da

kamioilarien sindikatuak ere pozik daude

parlamentuak zelofanez eta urre koloreko paperetan bildu dituzte

eta burtsen balore eskalak

orgasmo kolektiboan dabiltza

 

ona ei da

baina nire jakak ez du horrentzako poltsikorik

eta ttikiegia naiz

nire ttikitasunean kantitate horiek trafikatzeko

 

olio lohi unea agertu da Inperioaren Buletin Ofizialean

egin dezagun irri gaur ahoa libre dukegu eta

 

Gaur eskuz konpondu beharko dugu.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus