Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Azken razzian harrapatu zituzten

azkenaurreko razzia izan zenean

oporretara joan zirenak.

 

Tabernetan

falta zen jendearen dekoratua hausten zuen batek.

Betiko lez, nasai ageri zen neskalagunarekin.

 

Eta oporrak legez kanpokoak direlako edo,

atxilotu dituzte haiek azken razzian.

 

Morroiak aldiz, nasai itxurekin jarraitu du,

eta, lagunarekiko kontsiderazioz edo,

ez dute atxilotu.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus