Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Honelako goizaldeetan

desberdin jantzi ohi zait maitasuna:

jertse grisa daroa, eta ipurdia

bereziki nabarmentzen dioten jeansak.

Zirimiria taigabea da, ernalduz

umeltzen dira berokiak,

harrotasunez beterik gogortuz titiburuak

desioa aurpegiko ttanttoetan labantzen da

eta golkoan behera

protesta kamiseta batean galtzen dira

konplizitatez sujetadore beltz bat islatzen du urak

mihi bihurri bat

ezpain euritsuetatik erauntsia sikatzeko,

irribarre hezea pikardiaren olgeta marratuz.

 

Batzuetan ederra da amosala gurean.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus