Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Herria euri malkotan itotzen zaigu laztana

Meandroetako haitzetan kulunkatzen dira

belauntzi mengel haiek

nola gonapeko seinak ikara itsuz oherantza,

amaiera tristeko itsasoetan nabigatu ezinik.

 

Isiltzen ari zaizkigu estudioetan

musikatu zituzten poema biluziak,

bizitza ez ei da arku ojibaldun zubi baten

prismatik kateaturiko ibaia;

ez ei da zilegi ur ertzean etzanik

pasean datozen neumatiko kutsatuak begiratzea.

 

Hemen legeak hiztegietara botatako

marra zuzenen bonbardaketak baino ez dira,

«maite zaitut» eta «oker dabiltza» bezalako

esaldiek ez dezaten lur emankor hau pozoindu.

Eta zein hormatan fusilatuko dituzte

poetak ez baina benetako gaizkileak?

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus