Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

¿No lleva equipaje?

itaundu zion funtzionariak eta zain gelditu zen,

aduanan zebiltzan guardia zibilek noiz ezagutuko,

oharkabean pasatzeko arauak oro ahazturik.

 

Pasaporteen leihatilakoak ere

goitik behera eta berriro gorako

begirada lotsagabea bota zion.

Nini ikaztu haiek

bertan debekatuko zioketen

deserriko hegazkina hartzea

agiria faltsua zeneko zantzu ttikiena igarri izan baliote.

 

Oratzera ohitzerik izan ez zuen pistola ere

atzean utzi zuen.

Dirurik eta giltzarik arean eroatea

derrotaren soinean girnaldak janztea litzateke.

 

Zerk bultzatu du orduan

metal detektoreko uniformedun gaztea

dena kontatzera ziega zuloan ametsa

ahalbait arinen amai dadin?

 

Desagertutzat jotzen dituzten indar paramilitarrak

hegalak ematen zizkiguten hankasartzeak bide ziren,

hogei urte barru zuen gezur mediatikoetan

asasinatu dituzuenak izango diren antzekoak.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus