Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Isiotu dituzte gure abenidetako kandelak,

auzunea gerra garraisi azulez makilatzen digute barikuetan,

asfaltoa erreka bihurria da eta

okupazioaren diesel motoreak aditzen ahal dira,

etc.

 

Gauari sirenen dekorazioa jantzi diote,

xirula keltiarren notek torturapean zizelaturiko

poemaren malkoak xukatu dituzte.

Zuzen ibiltzea ez dela haizu oroitarazten diguten

baletara ohituegi gaude beharbada

«Zalantza gabeko gogoeta duk, adiskidea», etc.

 

Kaligrafia ederrenarekin osatu dut zure izena

gerrillari itxkeriarrak zulatu zituzten balen

biribiltasunez, eta bonbardatu dituzte

azken txokoetako babeslekuak ere.

Zirujauak falta dira zaurituentzat,

ezin josi diren gorputz atalez bete digute ospitalea...

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus